Ana Galarraga
Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.[1]
Ana Galarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1970eko ekainaren 9a (54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Elhuyar Fundazioa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Literaturia Euskal Idazleen Elkartea Udako Euskal Unibertsitatea Berria |
Zientzia-dibulgatzailea
aldatuHainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[3] eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du, beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren Lagunak lagun, Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an.[4] Booktegi plataforman Sapiens ispiluaren aurrean artikulu bilduma argitaratu du.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira, Galarragak sorturiko 200 artikulu baino gehiago dakartza.[6]
2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[7][8] Zientzia-dibulgazioan euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.[9][10]
Literatura eta artea
aldatuLiteraturia izeneko literatura-jardunaldien antolatzaileetako bat izan da. Literaturari eta arteari lotutako hainbat errezitaletan eta aurkezpenetan parte hartu izan du.[11][1] Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da.[12]
Petti musikariarekin batera, Frankenstein liburutik abiatutako errezitaldi bat sortu du. 2022an estreinatu zuten (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean, Frankenstein agurgarria izenarekin. 2024ko azaroaren 1ean, disko-liburu bihurtuta argitaratu dute, Elkarren eskutik. Disko-liburuak, errezitaldiko testua eta kantuen hitzak ez ezik, Mari Luz Esteban Galarzaren hitzaurrea eta Miren Agur Meaberen hitzostea biltzen ditu.[13]
Genero ikuspegia
aldatuGenero ikuspegia txertatu ohi du bere argitalpen eta esku-hartzeetan, eta sistema zientifikoaren genero-arrakala erakusten du[14][15]. Horren adibide da Uhin Ultramoreak podcasta.[16]
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 2024ko Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria jaso zuen, zientzia dibulgazioan egindako ekarpenarengatik.[17][18][19]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Ana Galarraga Aiestaran» Berria 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Galarraga Aiestaran, Ana: Elhuyar Aldizkaria» Elhuyar zientzia eta teknologia (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. «Egilea: Ana Galarraga» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. (2014). Marikalanbre, bizitzaren laborategian. Elhuyar ISBN 9788494296307. PMC 920312507..
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. (2019). Sapiens ispiluaren aurrean. Booktegi (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Ana Galarraga Aiestaran» Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (Udako Euskal Unibertsitatea hizkuntza = euskara) (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Uranga, Nerea. (2018). «Ana Galarraga: “Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena”» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a Ana Galarraga» Mètode (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. «Ana Galarraga Aiestaran» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ «Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1)» Twitter.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ Ubeda, Imanol. (2015-05-02). Literaturia 2015, Ana Galarraga. YouTube (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
- ↑ «Ana Galarraga» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
- ↑ Galarraga eta Petti, Ana. (2024). Frankenstein agurgarria. Victor Frankensteini gutun musikatua. Elkar.
- ↑ «Ana Galarraga: "Ikerlarien bizitza ez da bizigarria inorentzat"» Zarauzko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ «Emakumeak zientzian» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «"Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologia podcast berria EITBPodkast plataforman» EITB 2022-11-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ «Ana Galarragak Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria jasoko du» Berria 2024-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-11-04). «Ana Galarraga, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien ohorezko mugarri» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ «Rikardo Arregi sariak 2024: Ikusgela eta Feminizketak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ana Galarraga |
- @Anagalarraga1 kontua, Twitterren.
- Ana Galarragaren artikuluak, Zientzia Kaieran (200 artikulu).
- Emakumeak zientzian atala, Zientzia Kaieran (200 artikulu).
- Ana Galarragaren artikuluak, Berrian (140 artikulu).
- Ana Galarragaren artikuluak, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian (900 artikulu).
- Sapiens ispiluaren aurrean, Booktegi.