Ana Cleveskoa (1515–1557)

aristokrata alemaniarra

Ana Cleveskoa (alemanez, Anna von Kleve; ingelesez, Anne of Cleves; Düsseldorf, 1515eko irailaren 22a - Hever, 1557ko uztailaren 16a) noble alemana eta Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren laugarren emaztea izan zen; Ingalaterrako erregina izan zen 1540ko urtarrilaren 6tik urte bereko uztailaren 9ra arte. Bikoteak ez zituen ezkontza-eginbideak bete, eta ez zuten erregina ezkontide koroatu. Ezkontza baliogabetua izan ondoren, erregeak konponbide eskuzabala eman zion, eta ordutik aurrera Anaz hitz egitean, erregearen bihotzeko ahizpa esaten zuten.

Ana Cleveskoa (1515–1557)
AnneCleves.jpg
Erregina ezkontidea

Bizitza
JaiotzaDüsseldorf1515eko irailaren 22a
Herrialdea Alemania
HeriotzaLondres1557ko uztailaren 16a (41 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaJohn III, Duke of Cleves
AmaMaria Jülich-Bergekoa
Ezkontidea(k)Henrike VIII.a Ingalaterrakoa  (1540ko urtarrilaren 16a (egutegi gregorianoa), 1540ko urtarrilaren 6a (egutegi gregorianoa) -  1540ko uztailaren 19a (egutegi gregorianoa))
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of La Marck (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 1967 Edit the value on Wikidata
Anne of Cleves Signature.svg

BizitzaAldatu

Ana Düsseldorfetik gertu jaio zen, 1515ean, eta Joan III.a Cleveskoaren lau seme-alabetatik bigarrena zen. Joan III.ak Erasmo Rotterdamgoaren eragina izan zuen, eta Erreformaren barruan joera moderatua erakutsi zuen. Joan III.a hiltzean, 1538an, Anaren anaia Gilen Jülich-Cleves-Berg-eko duke bihurtu zen.

Hamabi urte zituela (1527), Ana Frantzisko I.a Lorrenakoarekin —honek ez zituen hamar urte besterik— ezkontzea hitzartu zen. Hitzarmena ofiziosoa zela kontsideratu zen, eta 1535ean bertan behera utzi zen.

HeriotzaAldatu

Henrike VIII.a Ingalaterrakoak izan zituen sei emazteetatik hil zen azkena izan zen. Osasunez makaltzen hasi zenean, Maria I.a Ingalaterrakoak Chelsea Old Manor-en bizitzen utzi zion —hortxe bizi izan zen Henrike VIII.aren azken emaztea, Katalina Parr, ezkondu ondoren—. 1557an hil zen, 42 urte betetzear zituela. Azken egunetan, katolizismora bihurtu zen.

Henrike VIII.aren azken emaztea, Katalina Parr, baino bederatzi urte gehiago bizi izan zen, baina, ez zen urte gehien bizi izan zen emaztea izan, Katalina Aragoikoa 50 urterekin hil baitzen.

Kanpo-loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Cleveskoa (1515–1557)