An Cailín Ciúin

Neska Isila, irlanderazko filma

An Cailín Ciúin (irlandesez, Neska isila; nazioarteko banaketa askotan ingelesez agertu dena; The Quiet Girl) Irlandako gaelikoz mintzatutako 2022ko filma da, eta hizkuntza honetan egindako film batek Oscar nominazioa lortu duen lehen aldia izan da 2023an, ingelesea ez besteko filmen kategorian[1]. Melodrama sentikor bat da 1980ko hamarkadaren hasierako Irlandako Errepublikako nekazal eremu batean kokatua.

An Cailín Ciúin
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaAn Cailín Ciúin
Jatorrizko hizkuntzaIrlandako gaelera
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaFoster (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Colm Bairéad (en) Itzuli
[[Kategoria:Colm Bairéad (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Colm Bairéad (en) Itzuli
[[Kategoria:Colm Bairéad (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Catherine Clinch (en) Itzuli
Carrie Crowley (en) Itzuli
Michael Patric
[[Kategoria:Catherine Clinch (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Carrie Crowley (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Argazki-zuzendariaKate McCullough (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIrlanda
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt15109082 Filmaffinity: 786159 Allocine: 299438 Rottentomatoes: m/the_quiet_girl Metacritic: movie/the-quiet-girl Edit the value on Wikidata

Colm Bairéad zuzendariak berak idatzi zuen gidoia, Claire Keegan idazlearen Foster (ingelesezko lana izatez, abegia euskarar itzulita) eleberri laburrean oinarritua. Carrie Crowley aktore gaztea da neska isil protagonista[2].

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etxe disfuntzional batean haurdun dago ama: badituzte alabak lehendik, eta hauetariko bat ondo portatzekoa ez delakoan (aitaren arabera), senide batzuen etxean utziko dute zehaztu gabeko denbora baterako. Eibhlin eta Sean senar-emazteen etxaldera joango da Cait neskato isila beraz, eta isiltasunen azpian dauden sekretu eta maitasun-seinaleak deskubrituko ditu.

Konexio filmikoak aldatu

Filmaren izenburuak, bereziki ingelesez (The Quiet Girl) erreferentzia zuzena egiten dio The Quiet Man (1952) John Ford, John Wayne eta Maureen O'Hararen film historikoari, ekoizpen estatubatuarra, baina Irlandan kokatua eta irlandarren memoria zinematografikoan oso inportantea dena. Baina film berriak hainbesteko kontrastea egiten du aurrekoarekin, non kritikarien iritziz, komikietako marrazketa batetik Irlandako benetako errealitate batera egiten den salto[3], beste aro bat da, eta beste unibertso bat ere bai[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Malhotra, Rahul. (2023-01-24). «‘The Quiet Girl’ Makes History as First Irish-Language Film Nominated for an Oscar» Collider (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. Luistxo. «An Cailín Ciúin» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  3. (Ingelesez) O'Doherty, Cahir. (2023). «Why I hope "The Quiet Girl" wins an Oscar» IrishCentral.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  4. (Ingelesez) O'Doherty, Cahir. (2022). «The Quiet Girl is a stone-cold masterpiece» IrishCentral.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).

Kanpo estekak aldatu