Amurrio–Iparralde geralekua

Arabako tren geralekua
Amurrio-Iparralde geralekua» orritik birbideratua)

Amurrio–Iparralde Euskal Herriko Arabako tren geraleku bat da, Amurrio udalerrian kokatuta dagoena.

Amurrio–Iparralde
Hurrengo trenak
Map
Lineak
« Salbio    Amurrio »
Kokapena
HelbideaJoan Aranoa kalea, z/g; 01470
UdalerriaAmurrio,  Araba
Geltokiaren datuak
Kodea13121
Gunea5. gunea
Irekiera2009ko azaroaren 16a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
Araba Bus  Gasteiz Laudio – Artziniega
  Artziniega Okondo
 Eskema

Geralekua 2009ko azaroaren 16an ireki zen.

Egoera aldatu

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak aldatu

  •      Joan Aranoa kalea

Irisgarritasuna aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan eta geltokiak irisgarritasun neurriak betetzen dituen arren, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Joan Aranoa kalea   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia aldatu

Geralekua 1863ko martxoaren 2an ez ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea, baina 2009ko azaroaren 16an.[4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

Geralekua aldatu

Geralekua Amurrio herriko iparraldean kokatzen da, San José auzoan, alegia. Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa trenbideak gainetik zeharkatzen dituen pasabidea gurutzatuta egiten da. Kanpoaldean aparkalekua dago, mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako tokiarekin.

Zerbitzuak aldatu

Aldiriko tren aldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Hiriarteko autobus aldatu

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega
16 Artziniega Artziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank) Okondo

Erreferentziak aldatu

  1. EuroFerroviarios. «Amurrio–Iparralde (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Amurrio-Iparralde. (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Maria Luisaren borrokak Urduñako geltokia egokitzera behartu du Renfe» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  4. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Salbio Amurrio–Iparralde Amurrio
Bilbo–Abando                                   Castejon