Amorebieta Txirrindulari Elkartea

Amorebieta Txirrindulari Elkartea Zornotzako kirol-elkartea da, txirrindularitza amateurrean aritzen dena.

1948an sortua, harrobi lana egiten du, hainbat mailako taldeak izanik. Bertatik Beñat Intxausti bezalako txirrindulariak pasa ziren.

Bere historian zehar lasterketa asko antolatu ditu: urtero Udaberriko Klasikoa antolatzeaz gain, amateurrentzat Udaberri Saria eta, 1981tik 2005era, Bizkaiko Bira antolatu ditu.

Kanpo estekak aldatu