Amor, curiosidad, prozac y dudas

Amor, curiosidad, prozac y dudas (euskaraz: «Maitasuna, ikusmina, prozac eta zalantzak») Lucía Etxebarriaren (1966) lehen eleberria izan zen. Arrakasta handi izan zuen. Egileak eleberri feminista bezala definitu zuen.

Amor, curiosidad, prozac y dudas
Jatorria
Egilea(k)Lucía Etxebarria
Argitaratze-data1997
IzenburuaAmor, curiosidad, prozac y dudas
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzagaztelania

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburu korala da, hau da, oso emakume desberdinen historiak biltzen ditu, gehienak porrotak markatutakoak. Harreman okerrak, seme-alabekiko dependentzia, beti negarrez dagoen emakumea, aurrera jarraitzeko prozac behar duen emakumearena... Etxebarriak emakume eredu desberdinak aztertzen ditu: etxekoandre perfektua, gauez bizi den emakumea, emakume exekutiboa... hirurak ahizpak dira eta erabat desberdinak. Orokorrean, liburu ezkorra da, galdera bat planteatzen duena: naufragio ondoren berriro bizi daiteke?[1]

Garrantzia aldatu

Arrakasta handia izan zuen eta Espainiako X belaunaldiaren barruan izenburu garrantzitsutzat hartua izan da. Belaunaldi horren barruan beste hauek onartu izan dira: José Ángel Mañasen Historias del Kronen eta Ray Lorigaren Caídos del cielo.

Zinemaratuta aldatu

2001ean Amor, curiosidad, prozac y dudas izenburupean Miguel Santesmasesek zinemarako moldaketa egin zuen. Lan horretan egileak berak parte hartu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu