Amonio nitrato

konposatu kimiko

Amonio nitratoa formula kimikoa duen konposatu kimiko bat da. Solido kristalino zuri bat da eta uretan oso disolbagarria da. Nitrogeno handiko ongarri gisa erabiltzen da nagusiki nekazaritzan.[1] Beste erabilera nagusia meatzaritzan, harrobietan eta eraikuntza zibilean erabilitako nahasketa leherkorren osagai gisa erabiltzen da. ANFOko osagai nagusia da: Ipar Amerikan erabiltzen diren lehergailuen % 80tan baliatzen den leherkari industriala. Antzeko formulazioak erabili dira lehergailu inprobisatuetan.

Amonio nitrato
Formula kimikoaH4N2O3
SMILES kanonikoa[NH4+.[N+](=O)([O-])[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[NH4+.[N+](=O)([O-])[O-] 3D eredua]
KonposizioaNitrogeno, hidrogeno eta oxigeno
Motanitrate salt (en) Itzuli eta ammonium salt (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,72 g/cm³ (ezezaguna, solido)
Disolbagarritasuna18,809 mol/kg (ur, 10 °C)
21,163 mol/kg (ur, 15 °C)
23,721 mol/kg (ur, 20 °C)
231 g/100 g (ur, 25 °C)
26,496 mol/kg (ur, 40 °C)
ezezaguna (metanol, ezezaguna)
Fusio-puntua169,6 °C
169,7 °C
Deskonposizio-puntua230 °C
Entropia molar estandarra151,1 J/(mol K)
Formazio entalpia estandarra−365,6 kJ/mol
Masa molekularra80,022 Da
Erabilera
Rolaongarri, lehergai eta Oxidatzaile
Arriskuak
NFPA 704
0
1
3
GHS arriskuawarning (en) Itzuli
,
Arrisku motakH272 (en) Itzuli, H319 (en) Itzuli
Prekauzio motakP210 (en) Itzuli, P220 (en) Itzuli, P280 (en) Itzuli, P305+P351+P338 (en) Itzuli, P370+P378 (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyDVARTQFDIMZBAA-UHFFFAOYSA-O
CAS zenbakia6484-52-2
ChemSpider21511
PubChem22985
Gmelin63038
ChEMBLCHEMBL1500032
RTECS zenbakiaBR9050000
ZVG3750
DSSTox zenbakiaBR9050000
EC zenbakia229-347-8
ECHA100.026.680
CosIng54599
MeSHC006568
RxNorm17790
UNIIT8YA51M7Y6
NDF-RTN0000176065

Herrialde asko kontsumo-aplikazioetan duten erabilera apurka-apurka ezabatzen ari dira, izan dezakeen erabilera desegokiaren kezka dela eta. Zaila du berezko errekuntza (konbustioa), baina beste elementuek erraz eragin dezakete detonazioa, eta leherrarazi; beroak edo suak konbustio eta leherketa bortitzak eragin ditzake.[2] XXI. mende hasieran, Tolosa Okzitanian, Tianjingen eta Beiruten (2001, 2015 eta 2020 urteetan, hurrenez hurren) leherketa biziki suntsigarriak jazo ziren amonio nitratoa, batez ere edo besteak beste, ustekabean erretzearen ondorioz.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Zapp, Karl-Heinz; Wostbrock, Karl-Heinz; Schäfer, Manfred; Sato, Kimihiko; Seiter, Herbert; Zwick, Werner; Creutziger, Ruthild; Leiter, Herbert. (2000). «Ammonium Compounds» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society)  doi:10.1002/14356007.a02_243. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
  2. Patnaik, Pradyot.. (2003). Handbook of inorganic chemicals. McGraw-Hill ISBN 0-07-049439-8. PMC 50252041. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).

Kanpo estekak aldatu