Ireki menu nagusia

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Amnistiaren Aldeko Mugimendua» orritik birbideratua)

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (ATA edo Amnistía Ta Askatasuna siglez ere ezaguna) amnistiaren alde eta errepresioaren aurka lan egiten duen Euskal Herriko herri mugimendu bat da, 2014aren erdialdean sortua, bere burua ezker abertzalearen barruan kokatzen duena[1].

ATA
Sorrera 2014
Ideologia politikoa Ezker abertzalea
http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/

Mugimendu honek amnistiari buruzko bere ikuspegia bi puntutan laburbiltzen du: batetik, preso politiko, deportatu eta iheslari guztien askatasun eta aberriratzea; eta, bestetik, Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala eta soziala eragiten duten zergatien gainditzea.[2]

Hasieratik mugimendu honen sorrerak ezker abertzalearen barruan eztabaidak eragin zituen, izan ere Askatasunaren disoluzioa eta gero Amnistiaren Aldeko Batzordeen sorreratik lehen aldiz ez baitzegoen amnistia lantzeko antolakunde espezifikorik Euskal Herrian. Beste talde politiko batzuekin batera Herritar Batasuna sortu zuten 2017. urtean.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu