Aminoazidoen nomenklatura

Aminoazidoen nomenklatura proteina baten egitura primarioaren irudikapena ahalbidetzen du. Aminoazidoek bi nomenklatura sistema dituzte[1]:

Hiru letren sistema aldatu

Sistema klasikoa da, aminoazido bakoitzari hiru letrako kode bat esleitzen diona. Letra hirukote bakoitza marratxo baten bidez lotzen da, ezkerrean N-muturreko aminoazidoa jarriz eta eskuinean C-muturreko aminoazidoa. Adibidez:

Ala-Glu-Gly-Phe-…-Tyr-Asp-Gly
Proteina baten egitura primarioa da, bere N-muturreko aminoazidoa alanina (Ala) eta C-muturreko aminoazidoa glizina (Gly) izanda.

Letra bakarreko sistema aldatu

Gaur egungo sistema da, genetika molekularrak inposatu zuena eta datu baseak erabiltzeko ezinbestekoa dena. Aminoazido bakoitza letra zehatz baten bidez irudikatzen da, eta ez da espazio edo tarteko zeinurik gabe jartzen letren artean. N-muturreko aminoazidoa ezkerrean doa eta C-muturreko aminoazidoa eskuinean. Adibidez:

LSIMAG…AYSSITH
Proteina baten egitura nagusia irudikatzen du, N-muturreko aminoazidoa leuzina (L) duena eta C-muturreko aminoazidoa histidina (H).

Elkarrekikotasun taula aldatu

Aminoazidoa Hiru letra kodea Letra bakarreko kodea
Alanina Ala A
Arginina Arg R
Asparagina Asn N
Azido aspartikoa Asp D
Zisteina Cys C
Glutamina Gln Q
Azido glutamikoa Glu E
Glizina Gly G
Histidina His H
Isoleuzina Ile I
Leuzina Leu L
Lisina Lys K
Metionina Met M
Fenilalanina Phe F
Prolina Pro P
Serina Ser S
Treonina Thr T
Triptofanoa Trp W
Tirosina Tyr Y
Balina Val V

[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) [http://www.lab314.com/genmol/name-aminoacidos.htm «P�gina cient�fica sobre mitocondr�a humana - Laboratorio 314 -»] www.lab314.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
  2. (Ingelesez) «Amino Acids Reference Charts» Sigma-Aldrich (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).

Ikus, gainera aldatu