Aminoazukre

Hidroxilo baten ordez amino talde bat daukan monosakaridoa. Adibidez, glukosamina.
Amino-azukre» orritik birbideratua)

Aminoazukreak amino talde bat bere molekulan duten azukreak dira, hidroxilo taldea (-OH) eduki beharrean. Monosakaridoak dira aminoazukreak, eta eskuarki amino taldea 2. karbonoari lotuta dago.

Glukosamina.

Glukosaminak dira 2. karbonoan hidroxilo taldea galdu duten eta horren ordez amino taldea duten glukosaren deribatuak. Galaktosaminak galaktosa molekulan aldaketa bera duten aminoazukreak dira.

N-Azetilglukosamina, N-Azetilgalaktosamina eta azido sialikoak beste aminoazukre ezagunak dira. Lehena kitina polisakaridoaren (artropodoen exoeskeletoen proteina) funtsezko osagaia da, eta bakterioen zelula hormako N-Azetilmuramikoarena ere (mureina molekularen osagai nagusia) [1]

Aminoglikosidoak aminoazukreak dituzten beste molekula organiko batzuk dira, garrantzi handikoak industria farmazeutikoan. Izan ere, antibiotiko asko (estreptomizina, neomizina…) aminoglikosidoak dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Lehninger, Albert L.: Bioquímica Ed. Omega (19789, 266 orr. ISBN: 84-282-0211-7

Kanpo estekak aldatu