Aminata Diop

mutilazio genitala dela eta, lehen emakume errefuxiatua

Aminata Diop (Sikasso, Mali, 1968) emakumeen mutilazio genitala (EMG) saihesteko 1989an Malitik Frantziara ihes egin zuen emakumea da. 1990eko urrian asilo politikoa eskatu zuen, eta emakumeen mutilazio genitala errefuxiatu-estatusa eskatzeko arrazoi gisa aipatu duen lehen emakumetzat hartzen da. 1991ko irailean hasierako eskaera eta ondorengo apelazioa ukatu egin zioten arrazoi teknikoengatik, Maliko gobernuari ez baitzion laguntzarik eskatu herrialdetik ihes egin aurretik. Hala ere, Frantzian geratzeko baimena eman zioten.

Aminata Diop
Bizitza
JaiotzaSikasso, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Mali
Hezkuntza
HizkuntzakBanbara hizkuntza
frantsesa
Jarduerak
JarduerakNeskamea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Sikasso jaioterria Malin

Maliko bizitza aldatu

Sikasson familia musulman batean jaio zen Diop. Bertako hizkuntza Bambara da. 12 urte zituela, Bamako hiriburuko eskolara bidali zuten. 8 urte zituela, Diop aitaren lagunik onenaren semearekin ezkontza hitzartu zuten, baina ezkontza bera ,askoz geroago planifikatu zen. Bertako tradizioaren arabera, ezkondu aurretik erritu-zirkunzisioa egiteko eskatu zioten, eta horrek klitoria eta barneko ezpainak kentzea esan nahi zuen. Bere lagunik onena arrazoi horrengatik hil berria zenez, Diop-ek aitari eta senargaiari ez egiteko eskatu zien, baina uko egin zioten. Aitak uko ez ezik, jo ere egin zuen.[1]

Ablazioa egiteko aurreikusitako egunean, Diop-ek etxetik ihes egin eta izeba baten etxean (Bamako) babestu zen. Ihes egitearen arrazoia esan zionean, izebak etxetik bota egin zuen. Baina Belgikako airolinea batentzat lan egiten zuen lagun batek pasaportea gestionatu eta Bruselara joateko txartela erosi zion, eta handik Parisera joan zen gero. Diop-ek ezkontzeko konpromisoa bete ez zuenez, aitak senargaiaren familiari eman zion dirua itzuli behar izan zuen,[2] emazteari alabaren desafioaren errua eman eta etxetik bota egin zuen.

Bizitza Frantzian eta asilo-erreklamazioa aldatu

 
Mali lokalizatzailean

Frantzian, Diop-ek, hasieran, aurretik ezagutu zuen bikote maliar batekin jarraitu zuen. Ondoren, Renée Boutet de Monvel ginekologoak, EGMren aurkako aktibistak, hartu zuen. 1990eko urrian, Diop-ek asilo politikoa eskatu zion Frantziako gobernuari, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Konbentzioaren arabera. Asiloa bilatzeko arrazoi gisa mutilazio genitala eskatu duen edozein herrialdetako lehen emakumea da. Diop-en lehen eskaera baztertu egin zuten, baina haren abokatuak, Linda Weil-Curielek, epaia apelatu zuen.[3] 1991ko irailean, Errefuxiatuen Apelazioetarako Batzordeak berriro ukatu zion asiloa emateari, Maliko Gobernuari herrialdea utzi aurretik ez baitzion laguntza eskatu. Hala ere, EGMtik ihes egiten zuten emakumeak Errefuxiatuei buruzko Konbentzioak babesten zituela onartu zuen, eta horixe egin zuen lehen organo judiziala izan zen.[3]

Weil-Curielek, Diop-en abokatuak, zera adierazi zuen Frantziako gobernuak Diop-en eskaera arrazoi politikoengatik ukatu egin zuela, epai positibo batek Afrikako immigraziorako bide berria irekiko zuela, eta, beraz, gobernuak immigrazioaren aurka zuen jarreraren kontra zegoela. Erabakiak eragindako protesta publikoa zela eta, nazioarteko gutun-kanpaina barne, gobernuak Diop herrialdean geratzea ahalbidetu zuen. Hasiera batean, hiru hilabeteko behin-behineko bisa eman zioten, 1991ko abenduan urtebeterako luzatu zena eta geroago mugagabea izan zena. Diop-ek hasieran, Frantziara iritsi ondoren, depresio-aldia izan zuen, baina gero Frantziara egokitu zen, egunero frantsesezko eskolak hartuta eta lanaldi partzialean bulego-garbitzaile arituta.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Edmonton Journal. 2021-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  2. «Historical Dictionary of Women in Sub-Saharan Africa. - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  3. a b (Ingelesez) Ms. (magazine). 2022-01-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu