Amilosa glukosa unitatez egindako polimeroa da[1]. Amilosa almidoi izeneko polisakaridoaren bi osagaietako bat da, egitura guztiaren %20-30a osatzen dena. Beste %70–80a amilopektina da[2]. Landaretan aurkitzen da eta erreserba funtzioa betetzen du.

Amilosa
Amylose.svg
Formula kimikoa C₁₄H₂₆O₁₁
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
CO[C@@H]1[C@H](O[C@@H]([C@@H]([C@H]1O)O)O[C@@H]2[C@H](O[C@@H]([C@@H]([C@H]2O)O)OC)CO)CO
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno, karbono eta hidrogeno
Masa molekularra 370,147512 u
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
1
0
Identifikatzaileak
InChlKey PTHCMJGKKRQCBF-OLYDTGNASA-N
CAS zenbakia 9005-82-7
ChemSpider 19205056, 21238442, 21239054 eta 57487263
PubChem 53477771
Gmelin 28102
EC zenbakia 232-685-9
ECHA 100.029.702
CosIng 83148
MeSH D000688
Human Metabolome Database HMDB0003403
UNII 7TDQ74Y18L
KEGG C00718

EgituraAldatu

Amilosa homopolisakarido bat da, α-D-glukopiranosen katea baita. Molekula hauek α(1→4) lotura O-glikosidikoaren bidez elkartuta daude. Maltosa molekulak (bi glukosatako disakaridoa) elkartuta daudela ere esan daiteke. Kate luzeak dira, 200 eta 2500 unitate artean eduki ditzaketenak.

 
Amilosaren egitura helikoidalaren barnean hiru iodo ioi.

Kate luze honek helize itxura hartzen dueta bira bakoitzean sei glukosa molekula izaten ditu. Helize honetan barnealdera hidrogeno atom oak bakarrik kokatzen dira, ingurune hidrofoboa osatuz, eta kanpoaldera aldiz hidroxilo taldeak, alde hidrofilikoa eratuz.

Iodoaren testaAldatu

Amilosaren espiralaren barnean iodo ioia sartzen da eta amilosak kolore urdina hartzen du. Honetan oinarritzen da iodoaren testa, polisakaridoak identifikatzeko edota elikagai desberdinetan egon daitekeen almidoi kopurua zehazteko. Fruiten heldutasuna neurtzeko ere erabiltzen da, berde dauenean almidoi kopuru handia izaten baitute eta heltzerakoan almidoi hori sakarosa bihurtzen da.

Amilopektinarekin ezin da iodoaren testa egin, molekula adarkatua denez espiralak txikiegiak dira iodoa barnera sartu ahal izateko.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu