Amets (musika taldea)
Amets, Gasteizen sortutako pop musika taldea izan zen, 1969an sortu eta 1981ean desegin zena[1].
Amets | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gasteiz, Araba |
Musika mota | pop |
Urteak | 1969 - 1981 |
Taldekideak | |
Enrike Ruiz de Gordoa Sabin Salaberri Xabier Galdos Gaspar Ruiz de Gordoa Juanjo Leza Xabier Castillo "Xeberri" | |
Ibilbidea
aldatu1968. urtean Araba Abesbatza sortu zen euskaraz abesteko asmoarekin. Aedoak musika taldeko kideak ere baziren abesbatza hartan. Urtebete beranduago abesbatzako bost kidek abesti modernoak euskaraz abesteko Amets taldea sortu zuten. Raimon kantautorearen Al vent abestia euskaratu zuten eta orduan erabaki zuten Amets izena aukeratzea. Berehala kontzertu ugari ematen hasi ziren, aipagarrienak 1971n Gasteizko Guridi Antzokian emandakoa eta Bilboko Coliseo Albian emandakoa izan ziren[2].
1972an taldearen izena daraman disko laburra atera zuten, lau abestiz osaturik zegoena. 1975ean atera zuten disko luze bakarra, Gizona[3].
1994an Elkar diskoetxeak Amets taldearen abesti bilduma atera zuen.
Diskografia
aldatu- Amets (1972, Herri Gogoa / Edigsa)
- Gizona (1975, Herri Gogoa / Edigsa)
- Orain dela 25 urte (1994, Elkar)