Ireki menu nagusia

Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena

Independentzia aldarrikapena

Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena.

Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena (ingelesez: United States Declaration of Independence) 1776ko uztailaren 4an Filadelfia hirian burututako Bigarren Biltzar Kontinentalean irakurri zen independentzia aldarrikapena da, honetan ordurarte Britainiar Inperioaren zati ziren eta une horretantxe Britainia Handiko Erresumarekin gerran ziharduten Ipar Ameriketako Hamahiru Koloniek euren burujabetza eta independentzia aldarrikatu zuten. Independentzia aldarrikatzeaz gain aldarrikapen honetan bi ideia nagusi ere bildu ziren: askatasuna eta berdintasuna.

EgileakAldatu

Aldarrikapen honen irakurle eta egile nagusia Thomas Jefferson izan zen, gainontzeko egile eta sinatzaileen artean John Adams eta Benjamin Franklin ere bazeuden.

OinarriakAldatu

Independentzia aldarrikatzeaz gain aldarrikapen honetan bi ideia nagusi ere bildu ziren: askatasuna eta berdintasuna. Hizkera eta kontzeptu ugari Arbroatheko Aldarrikapenetik, Ingalaterrako Jakue I.a Estuardoren Baimendutako Bibliatik eta Bill of Rights (1689) delakotik hartu zituzten.

Aldarrikapen honen arabera hamahiru estatu berriek errepublika bat osatzen zuten, adin helduko biztanleriak aukeratutako presidente eta legebiltzar baten agintepean. Hortaz, erregimen demokratiko bat ezarri, eta Oinarrizko Legedi edo Konstituzio batean biztanleen eta agintarien eskubideak eta betebeharrak finkatu ziren.

OndorioakAldatu

Nazio jaio berri honen patua hiru urte iraun eta estatubatuarrentzat oso latza izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerran argitu zen. Azkenean, 1783ko Parisko Itunean bi aldeek gerraren amaiera eta bakea sinatu, eta Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu