Amerikar Estandar Nazionalen Institutua

American National Standards Institute» orritik birbideratua)

Amerikar Estandar Nazionalen Institutua (ingelesez, American National Standards Institute, ANSI) merkataritza eta komunikabideetarako arauak finkatzen dituen Estatu Batuetako enpresa eta industrien erakundea da. Mikroordenagailuen alorrean programazio hizkuntzak, SCSI interfazeak eta komunikazio protokoloak arautzen ditu. Informatika programa bat sistema batetik bestera eramateak sor ditzakeen arazoak ekiditeko ANSIk gomendatzen dituen arauak betetzen dituzte FORTRAN, COBOL eta C programazio hizkuntzek.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu