American Graffiti 1973ko George Lucas estatubatuar zinema zuzendariaren komedia-drama filma bat da. Richard Dreyfuss, Ron Howard, Paul Le Mat, Charles Martin Smith, Candy Clark, Mackenzie Phillips, Cindy Williams, Harrison Ford eta Wolfman Jack aktoreek antzeztu zuten.

American Graffiti
Jatorria
Argitaratze-data1973
IzenburuaAmerican Graffiti
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoateen film (en) Itzuli, sarbide-bizipena, komedia erromantikoa eta film dramatikoa
Iraupena108 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)George Lucas
Gidoigilea(k)George Lucas
Gloria Katz
Willard Huyck


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaFrancis Ford Coppola
Gary Kurtz

Konpainia ekoizleaLucasfilm
American Zoetrope (en) Itzuli

[[Kategoria:American Zoetrope (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaVerna Fields (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Rodgers
Argazki-zuzendariaJan D'Alquen (en) Itzuli
Ron Eveslage (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia
Argumentu nagusiaautomobila, nerabezaroa eta Ezkongai-harremana
Historia
Nominazioak

lucasfilm.com…
IMDB: tt0069704 Filmaffinity: 563823 Allocine: 37040 Rottentomatoes: m/american_graffiti Mojo: americangraffiti Allmovie: v1971 TCM: 19449 Metacritic: movie/american-graffiti TV.com: movies/american-graffiti Netlix: 70019013Edit the value on Wikidata
kronologia
American Graffiti More American Graffiti (en) Itzuli

Garai hartan zuzendari gazte ezezaguna zen eta gaur egun aski ezaguna den George Lucas zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilearen bigarren filma luzea da (lehena 1971ko THX 1138 filma izan zen), aktoreen artean handik lau urte eskaera zuzenduko zuen Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filma antzezteko hautatuko zuen Harrison Ford aktorea ere badagoelarik.

Filma Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean jazotako baby boom belaunaldian jaio eta 1960ko hamarkadaren hasierako nerabeak ziren gazteen eta beren bizimoduaren erretratua da, garai hartan girotutako askorentzako oinarri bilakatu zelarik, tartean Grease eta Nataly filmak. Ekonomikoki zinemaren historiako filma oparoenetakoa izan da, ekoizpenak 777.000 dolarretako aurrekontua izanik, 200 milioi dolarretako diru irabaziak sortu baitzituen.

1979an More American Graffiti izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1962ko uda, AEBak, Rock musika puri-purian dagoen garaia. Kaliforniako udalerri txiki batean Curt Henderson (Richard Dreyfuss), Terry Fields (Charles Martin Smith), Steve Bolander (Ron Howard) eta John Milner (Paul Le Mat) institutuko ikasleak lagun koadrila osatzen dute, unibertsitatea hasi aurretik, udako oporretako azken gaua garai hartako heuren autoetan (Cadillac, General Motors, Chevrolet, Buick, Pontiac, etab.) herriko kale nagusian zehar adiskideekin lasterketak burutuz eta nesketan eginez igaroko dute, tartean autoetako irratietan 1950eko hamarkadako Rock'n Roll mitikoa entzunez: The Platters, Chuck Berry, Fatus Dòmino, Buddy Holly, Bill Haley, The Beach Boys, etab.

Aktoreak aldatu

Sariak aldatu

Filmak Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Bestalde, bi Urrezko Globo Sari irabazi zituen, filma onena eta aktore hasiberri onenaren saria (Paul Le Mat).

Kanpo estekak aldatu