American Gigolo
American Gigolo (euskaraz Amerikar Gigoloa) 1980ko Paul Schrader estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Richard Gere, Lauren Hutton, Hector Elizondo, Nina Van Pallandt eta Bill Duke aktoreek antzeztu zuten.
American Gigolo | |
---|---|
Giorgio Moroderren filma | |
Egilea(k) | Giorgio Moroder |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | American Gigolo |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma, Film erotikoa eta misteriozko zinema |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Schrader |
Gidoigilea(k) | Paul Schrader |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Bruckheimer |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Richard Halsey (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ferdinando Scarfiotti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giorgio Moroder |
Argazki-zuzendaria | John Bailey |
Jantzi-diseinatzailea | Giorgio Armani |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
Argumentu nagusia | Los Angelesko Polizia Departamendua |
Izenburuako ongi digoen gisa gigolo edo konpainiako gizonezko baten gorabeherak kontatzen dituen filma da. Filma honi esker Richard Gere nazioarteko sex symbol eta izar ospetsu bilakatu zen. Bitxikeria gisa, aurretik, garai hartan aski ospetsuak ziren Christopher Reeve eta John Travolta aktoreek filma honetako protagonista antzezteari uko egin zioten.
Bi Urrezko Globo Sariren izendapenak jaso zituen, soinu banda eta abesti onenarena.
Argumentua aldatu
Julian Kay (Richard Gere) Los Angeles hiriko hogeitamar urte pasatxo dituen itxura ederreko gizon erakargarri, kultu eta buruargia da, inguruko emakumeak hainbeste erakartzen dituen ezaugarri guzti hauek prostituzioan lan eginez bizitzeko erabiliko ditu. Bere managerra Anne da, hark bere zerbitzuen truk ongi ordainduko dioten emakumezko bezero aberatsak topatzen dizkio. Julianen bezeroetako bat Michelle da (Lauren Hutton), politikari ezagun baten emaztea. Bere lanetako batean, Julianek negoziogizon aberats batek hala eskatuta haren emaztearekin oheratuko da. Baina handik bi egunera egunkarietan berarekin oheratu zen emakume hura erailta topatu dutela irakurriko du.
Aktoreak aldatu
- Richard Gere: Julian Kaye
- Lauren Hutton: Michelle Stratton
- Hector Elizondo: Sunday inspektorea
- Nina Van Pallandt: Anne
- Bill Duke: Léon
- Brian Davies: Charles Stratton
- K Callan: Lisa Williams
- Tom Stewart: M. Rheiman
- Patricia Carr: Judy Rheiman
- David Cryer: Tinent Curtis
- Carole Cook: Dobrun andrea
- Carol Bruce: Sloan andrea
- Frances Bergen: Laudner andrea
- Macdonald Carey: Hollywoodeko aktorea
- William Dozier: Michellen abokatua
- Richard Derr: M. Williams
Kanpo estekak aldatu
- American Gigolo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)