American Gangster (filma)
American Gangster (euskaraz Amerikar Gangsterrak) 2007ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Mark Jacobson idazlearen "The Return of Superfly" eleberrian oinarritua dago eta Vietnamgo Gerra garaiko Frank Lucas droga-trafikatzailea eta haren droga-inperioa suntsitu nahi duen Richie Roberts detektibearen bizitzetan oinarritua dago. Bertan, Russell Crowe, Denzel Washington, Josh Brolin, Chiwetel Ejiofor, Ted Levine, Yul Vazquez, Armand Assante, Ruby Dee, Lymari Nadal, Carla Gugino eta Cuba Gooding Jr. aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1968, New York. Frank Lucas (Denzel Washington) Harlem auzoko droga-trakikatzaile baten hitz gutxiko auto-gidari bat da. Ustekabean bere buruzagia hiltzean, Frank aukeraz baliatu eta bere droga-inperioa eraikiko du. Bere talentuari esker, hiriko droga-trafikatzaile nagusia bilakatuko da, ez bakarrik kaleak kalitate hobeagoko produktuez betez, baita gizon publiko oso errespetatua bilakatuz ere. Richie Roberts (Russell Crowe), kaleak ongi ezagutu eta bere zintzotasunaren ondorioz marginatua dagoen polizia-detektibe bat da, ohiko kaleetako droga-klanetatik at dagoen ezkutuko norbait boterera igotzen ari dela jabetuko da. Bai Robertsek nahiz Lucasek gainontzekoengandik urruntzen dituen kode etiko bat elkarbanatzen dute, ondorioz, Legearen bi aldetara dauden bi pertsona bakartiak dira. Elkar topatzen direnean, bien arteko talka eta borroka sahieztuezina izango da.
Aktoreak
aldatu- Denzel Washington: Frank Lucas.
- Russell Crowe: Richie Roberts detektibea
- Ted Levine: Lou Toback kapitaina
- Cuba Gooding Jr.: Nicky Barnes.
- Josh Brolin: Reno Trupo detektibea
- Clarence Williams III: Ellsworth "Bumpy" Johnson.
- T.I.: Steve Lucas.
- Carla Gugino: Laurie Roberts.
- Common: Turner Lucas.
- Idris Elba: Tango.
- John Ortiz: Javier Rivera detektibea
- Chiwetel Ejiofor: Huey Lucas.
- Norman Reedus: Norman Reilly detektibea
- Lymari Nadal: Eva Kendo Lucas.
- Roger Guenveur Smith: Nate.
- John Hawkes: Freddie Spearman detektibea
- RZA: Moses Jones detektibea
- Yul Vazquez: Alfonso Abruzzo detektibea
- Malcolm Goodwin: Jimmy Zee.
- Ruby Dee: Mama Lucas.
- Ruben Santiago-Hudson: Doc.
- Armand Assante: Dominic Cattano.
- Jon Polito: Rossi.
- Ric Young: Khun Sa.
Kanpo estekak
aldatu- American Gangster filmarEN IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)