Amenorrea
Emakumearengan, amenorrea hileroko-isuririk ez izatea da. Haurtzaroan, haurdunaldietan eta bularra ematerakoan eta menopausiaren ondoren gertatzen den gertakari fisiologikoa da. Amenorrea patologikotzat jotzen da 18 urteak pasaturik gertatzen bada, hilekorik azaltzen ez bada, alegia, eta bi ziklo baino denbora gehiago irauten bada. Patologia hau sortarazten duten arrazoiak era askotakoak izan daitezke: jatorri endokrinoa dutenak, batez ere obulutegiaren funtzionamendu gorabeherak; jatorri ginekologikoa dutenak, ernalkinen tuberkulosia eta arazoak ematutuan izaten dira gehien agertzen direnak; jatorri anitzekoak, eritasun askok baitute eragina emakumearen hileko-isurian, (tuberkulosi-anemia, anemia); kirurgiaren bidez emakumea antzutzearen ondorioz sortzen direnak. Zenbait hormonek ere eragozten dute odol-isuria.
Amenorrea | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | female reproductive system disease (en) , hypomenorrhea (en) eritasuna |
Espezialitatea | Ginekologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | norelgestromin (en) , gonadorelin (en) , Progesterona, bromokriptina, norgestimate (en) , 17α-hydroxyprogesterone (en) , norethynodrel (en) eta ethisterone (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N91.2 |
GNS-9-MK | 626.0 |
DiseasesDB | 14843 |
MedlinePlus | 001218 eta 001219 |
eMedicine | 001218 eta 001219 |
MeSH | D000568 |
Disease Ontology ID | DOID:13938 |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |