Amazonas (Kolonbiako departamendua)


Amazonas Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen hegoaldean dagoena, Amazonasko eskualdean. Gehiena ekuatorearen hegoaldean dago. Iparraldean Caquetá eta Vaupés departamenduekin du muga, ipar-mendebaldean Putumayorekin, ekialdean Brasilekin eta hegoalde eta hego-ekialdean Perurekin. 109.665 kilometro koadroko eremua du[1], eta 2016an 77.088 biztanle zituen[2]. Hiriburua Leticia da (39.667 biztanle 2011an[3]).

Amazonas
Kolonbia Kolonbiako departamendua

bandera

armarria

Administrazioa
Eskualdea Amazonasko eskualdea
Hiriburua Leticia
ISO 3166-2 CO-AMA
Kokapena
Koordenatuak 4° S, 70° W / 4°S,70°W / -4; -70Koordenatuak: 4° S, 70° W / 4°S,70°W / -4; -70
Amazonas in Colombia (mainland).svg
Azalera 109.665 km²
Demografia
Biztanleria 77.088 biztanle
Urtea 2016ko zenbatespena
Dentsitatea 0,7 bizt/km²
www.amazonas.gov.co/

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu