Amargosa basamortua (ingelesez: Amargosa Desert) Nevadako Nye konderrian dagoen basamortu bat da. Hein handi batean, Amargosa harana geografikoarekin bat dator. Basamortuak Amargosa ibaiaren izena darama, bere uren zapore mingotsagatik gaztelaniazko amargo hitzagatik horrela deitua.[1]

Amargosa basamortua
Datu orokorrak
Garaiera735 m
Motabasamortu
Azalera6.734 km²
Geografia
Map
Koordenatuak36°30′N 116°30′W / 36.5°N 116.5°W / 36.5; -116.5
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Nevada
County of NevadaNye konderria (Nevada)
Ur-gorputzaAmargosa River (en) Itzuli

Geografia aldatu

Amargosa basamortua 790-840 metroko altueran dago, eta barnean Crater Flat izeneko eremua eta basamortuaren hegoaldeko muturrean dagoen Amargosa Valley komunitatea hartzen ditu.

Basamortua, Funeral mendiak eta Heriotzaren haranaren artean dago, mendebaldean, eta Yucca Mountain eta Nellis aire-baseko mendilerroa, ekialdean.

Amargosa basamortua Arro Handiaren iparraldearen eta Mojave basamortuaren hegoaldearen arteko basamortu idorra da.

Erreferentziak aldatu

  1. Gudde, Erwin; Bright, William. (2004). California Place Names. (4. argitaraldia) University of California Press, 11 or. ISBN 0-520-24217-3..

Kanpo estekak aldatu