Amara Berri sistema Donostiako Amara Berri eskola publikoan 1979. urteaz geroztik darabilten hezkuntza sistema berritzailea da, Loli Anaut irakaslearen ekimenez sortua, besteak beste oinarri hauek dituena: ikastetxeko kide guztien arteko elkarlana, komunikazioa eta elkartasuna; ikasleen parte hartze aktiboa; eta jarduera praktikoen bidez ikastea. Arrakasta handia izan du ikasketa emaitzen eta ospearen aldetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste ikastetxe askotara zabaldu da.[1][2] 2010ean, guztira hogei eskola ziren, eta guztiak Amara Berri sistemaren sarean sartuta zeuden, jakintzak trukatzearren eta etengabe hobetu eta berritzearren. Eusko Jaurlaritzak laguntzak ematen dizkie sistema horretara aldatu nahi duten eskola publikoei.[3]

Amara Berri sistemako metodologiaren zenbait ezaugarri:[4]

  • Indibidualizazioa.
  • Sozializazioa.
  • Jarduera.
  • Sormena.
  • Askatasuna.
  • Ingurunearen egoeraz jabetzea eta aldaketei erantzutea.
  • Globalizazioa.

Ikasketa kooperatiboa erabiltzen du, parekoen arteko elkarlaguntza sustatzen da. Bi ikasturtetako ikasleak elkartzen dira. Ikasturte batean, urtebete zaharragoekin lan egiten du haurrak; eta hurrengo ikasturtean, urtebete gazteagoekin. Bi urtetan jaiotako ikasleak nahasten dira, beraz. Hezkidetza erabiltzen da (neskak eta mutilak elkarrekin). Ez dira ikasleak taldetik bakartzen, jaso beharreko laguntzak ikasgelan bertan jasotzeko ahalegin berezia egiten da. Eskolako irratia, kideen aurreko aurkezpenak-eta erabiltzen dira, ahozkotasunari garrantzia emateko. Ikaslea protagonista izatea bilatzen da, eta irakaslearen lana da ekintzak proposatzea eta ikasleen arteko elkarlaguntza sustatzea.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) M. Marín: «El juego como sistema de aprendizaje: La escuela pública Amara Berri de San Sebastián ha consolidado el innovador método educativo que instauró en 1979», El País, 2006-06-05.
  2. Amara Berri sistemari jarraitzen dioten ikastetxeen zerrenda, Amara Berri eskolaren webgunean.
  3. «AMARA BERRI SISTEMA: gaitasunak garatzeko proiektu orokorra».[Betiko hautsitako esteka] Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzak 2010. urtean eginiko deialdia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende diren unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoentzat, Amara Berri sistemako ikastetxe sarean parte hartzeko eskaera egin dezaten.
  4. «Amara Berri sistemaren informazioa familientzat: sarrera»[Betiko hautsitako esteka], Amara Berri eskolaren webgunean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.