Ireki menu nagusia

Amanda Sampedro

futbolari espainola

Amanda Sampedro Bustos (Madrid, Espainia, 1993ko ekainaren 26a) futbolari espainola da eta erdilari postuan jokatzen du Atletico Madril futbol taldean, ligako lehen mailan.

Amanda Sampedro
(Amanda Sampedro) El Atlético ofrece su doble triunfo a Madrid.jpg
Bizitza
Izen osoa Amanda Sampedro Bustos
Jaiotza Madril1993ko ekainaren 26a (26 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza  (26 urte)
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Spain women's national football team /
Flag of None.svg Spain women's national under-17 football team /
600px Blue HEX-2C2E91 White triangle on White Red HEX-F03121 stripes.svg Club Atlético de Madrid /
Flag of None.svg Atletico Madril2007 /
Flag of None.svg 19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2009 / 2011218
Flag of None.svg 19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2011 / 2012194
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala2015 /
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 52 kilogramo
Altuera 159 zentimetro

BizitzaAldatu

Bere auzoko kluban jolasten hasi zen, Mar Abierto izenekoa, mutilen talde batean [1]. Betidanik bere ametsa izan da Atletico Madrilen jolastea eta beste eskaintzak izan bazituen ere, talde honen deia jaso arte itxoin zuen. Bost urterekin “Atleti”-ra iritsi zen eta hamabostekin lehen taldearekin debutatzeko aukera eman zitzaion. [2] Nesken talde honen taldeko kapitaina da eta bere jokalari eginkizunak uztartzen ditu Atletico-ko nesken benjamin mailako taldearen entrenatzaile lanarekin[1] eta fisioterapia ikasketekin, aurrez kazetaritzan proba egin eta gero. [3][4]

2015ean, Amandak emakumezkoen Espainiako selekzioan debutatu zuen.[3] Aurrez, azpi-maila guztietan jardun zuen eta, epealdi horretan, 17 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioarekin, Europako txapelketan garaipena eta Trinidad eta Tobagon ospatu zen Munduko txapelketan brontze-domina eskuratu zituen.

2016an, emakumezkoen Atletico Madril taldearentzako lorpen historikoa egin zuen, Erreginaren kopa irabaziz eta Vicente Calderon zelaian 14.000 lagunen aurrean FC Bartzelonaren aurkako partidan garaipena lortuz.[5]

TaldeakAldatu

Kluba Herrialdea Urtea
Atletico Madril  Espainia 2007 -

Kirol LorpenakAldatu

Nazio-txapelketakAldatu

TituloaTaldea HerrialdeaUrtea
Erreginaren kopaAtletico Madril  Espainia 2016
SuperligaAtletico Madril  Espainia 2016-17

Nazioarteko txapelketakAldatu

TituloaTaldeaEgoitzaUrtea
Algarbeko kopaEspainiako selekzioa Portugal 2017
  Emakumezkoen Munduko kopa (17urtetik beherakoa)Espainiako selekzioa Trinidad eta Tobago2010
Europako txapelketa (17 urtetik beherakoa)Espainiako selekzioa Suitza2010

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Amanda Sampedro, el símbolo del Atlético del Madrid» Mundo Deportivo . Noiz kontsultatua: 2018-04-14.
  2. (Gaztelaniaz) AS, Diario (2017-05-22) «Amanda Sampedro, la ‘Niña’ del club rojiblanco ha sido decisiva» AS.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-14.
  3. a b (Gaztelaniaz) AS, Diario (2018-01-19) «Amanda, coraje en La Roja» AS.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-14.
  4. (Gaztelaniaz) La prima para las jugadoras del Atlético por ganar la Liga es de 54 euros por cabeza; los del Real Madrid se embolsan 300.000 . Noiz kontsultatua: 2018-04-15.
  5. (Gaztelaniaz) «Amanda Sampedro “El fútbol femenino español no para de crecer"» mujerydeporte.practicodeporte.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-14.