Amalur Arbelaitz Arbelaitz

Baserritarra eta kirolaria

Amalur Arbelaitz Arbelaitz (Oiartzun, 1980ko abuztuaren 16a) baserritarra eta kirolaria da, Oiartzungo hizkeran eta hika mintzatzen den komunikatzaile trebea.

Amalur Arbelaitz Arbelaitz

Bizitza
JaiotzaOiartzun1980ko abuztuaren 16a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta kirolaria

Facebook: Amalur-Arbelaitz-Arbelaitz Instagram: amalurarbelaitz Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ama, Maria Josefa (Maritxu) Arbelaitz, Sastarre baserrikoa da. Aita Jose Mari Arbelaitz, Ozentzio baserrikoa. Hiru senideren artean, gazteena da eta lau seme alabaren ama.

Oiatzungo Elizalde eskola publikoan ikasitakoa da. Berak dioenez ez zituen ikasgaiak gustuko, ezta gimnasia bera ere, hortaz, eskolara ongi pasatzera joaten omen zen. Odol berokoa, ez zen atzean geratzen zen horietakoa, batez ere bere burua defendatzeko garaian, baina horrek ez zion lagun onak egitea galarazi, asko bai ditu ordukoak. Jenio bizikoa dela dio baina denekin ongi moldatzen da. Lagunen lagun ona da.

Haurtzaroa baserri giroan pasa zuen, baserriko lanak eginez eta telebista ikusteko aukera gutxirekin. Bere bizitzako pasarte garrantzitsu asko oso gazterik bizitzea tokatu zitzaion eta hainbat erabakiak eta ardurak hartzeko goiztiarra izan ohi da: Hamahiru urterekin hasi zen parrandan, Oiartzun eta inguruko herrietako festak eta dantzalekuaz gozatuz. Hamalau urterekin herri mailan sokatiran. Nobioarekin 15 urterekin hasi zen; aita 16 urte zituela galdu zuen eta 17 urterekin, jada, ama izan zen.

Amatasunak bere burua zentratzeko balio izan ziola dio. Lau seme alaba izan zituzten: Araitz, Joseba, Aitor eta Oinatz eta amonarekin batera, familia osoa baserrian bizi da.

Amalur emakume langilea da, gaitasun handikoa. Berezko bizi-indarra duela erakutsi du, bai eguneroko bizitzan eta baita kirol munduan ere. Etxeko arduraz aparte, etxetik kanpo han-hemenka lan desberdinak egiten ditu, garbitasun lanak, jangelako begirale lanak, entrenamenduak eta beste hainbat, eta goizean goiz hasita 12-13 orduko lan saiok izatera iristen da egunero. Baserriko lanaren zama handiena senarrak eta amak hartzen badute ere, Amalurrek badu zertan aritua hor ere. Emakume neka ezina da eta gauza askori heltzen dion horietakoa, besteekiko elkartasuna bazterrean utzi gabe. Urteak eman dituzte Saharako haurrak itxian hartuez, adibidez. Alaia bezain umila, familiarengandik jasotako babes handia eskertzen du, lagunak ahaztu gabe, asko estimatzen bai ditu.

Kirol mundua aldatu

 
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz II. Emakumezkoen Binakako Euskal Pentatloiako txapeldunak

Kirola betitik gustatu izan zaio,[1] herri kirola bereziki eta guztien artean sokatira du gustukoena. Korrika edo bizikletan aritzeko tarteak aurkitzen ditu, baina ur handiagotan sartu denetik bere entrenamendu saioak asko luzatu eta espezializatu dira, horrek duen denbora eskakizun guztiarekin. Emakume indartsua da baina berak dioenez, indarrak baino gehiago balio izan dio buruak. Buru gogorrekoa dela esaten du; sendotasun handikoa da eta egoerek ez dute menpean hartuko nola nahi. Bere buruari erronkak jartzea gustatzen zaio eta erronkak lortzea du helburu.  

Hemeretzi urte zituela Irlandan ospatutako munduko txapelketan parte hartu zuen. Trontzan eta idi-probetan ibilia da, baita Bizkaiko idi-proba mistoan txapela jaso ere, Leioako Onditz probalekuan 2017an. Korrika, Behobia-Donostia behin baino gehiagotan egina da. Semea eta haren lagun batekin Santiago bidea 8 egunetan egin zuen, bizikletan eta Orreagatik hasita. Eta horrela, abar luze bat. Bere balentriak ezagunak dira, bai Oiartzunen eta baita Oiartzundik kanpo ere, batez ere Euskal Telebistako Baserria  lehiaketan parte hartu zuenetik eta Pentatloian txapeldun izatera iritsi zenetik.

Baserria lehiaketa ETBn. aldatu

Baserria lehiaketako lehen edizioko finalista izatera iritsi zen Xabier Orbegozo kidearekin batera, berak dioenez hamaika eguneko froga izugarri gogorraren ondoren. Baina finalista izateak baino gehiago poztu zuen, ikuslegoaren gogokoenen saria eskuratu izanak. Horrek asebete zuen zeharo[2].

Lehiaketan erakutsitako jarrera eta dohainek izan zuten eragina Euskal Telebistan nonbait eta Baserria bigarren edizioko epaile izatera eraman zuten Amalur.[3]

Pentatloia. Lorpenak aldatu

2022an Txapelduna. Emakumezkoen Binakako Euskal Pentatloia Nerea Arrutirekin batera lehiatutako frogan[4] eta, lesioak, lesio,  lehenengo saria lortu zuten Tolosako zezen plazan 2022-06-18an. Froga osoa 24 minututan burutu zuten.[5] Aurrez prestaketa lanak Zamalbideko Bentak auzoko probalekuan egin zituzten.[6]

2023an Txapelduna. Emakumezkoen Binakako Euskal Pentatloia Nerea Arrutirekin batera.[7] Tolosan 20123-06-11an.

Telebistako beste saioetan aldatu

Hemen ere ezaguna egin zen, familiakoa den Ozentzioko ermita erakusten azaldu zenean.[8]

Jatorrizko ermita bigarren karlistadan eraiki zuten. Manuel Lekuonak "Oiartzun 1986" urtekarian idatzi zuenaren arabera, Ozentzioko zelaian merkatua egiten zela aprobetxatuz, meza (meza-kanpaina, kale gorrian) ematera joaten zen D. Manuel Gabino Sein, herriko bikario xaharra. Egoerarekin urrikituz Bordaberri baserriko maisu-hargina eskaini zen ermita eraikitzea, urteen poderioz gainbehera etorri eta 85. urtean herriak berritu zuena. Zenbait herritarren ahotik jaso izan da [9] nola Santa Kruz apaiza bera ere handik barrena ibiltzen zen.

Herriko aitortza aldatu

Oiartzuar emakumeak udalekuetan egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek. 2019 Oiartzun urtekaria, (91orr.)[14]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «ON42 by Oarso Bidasoko Hitza - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  2. «Amalur eta Xabi, Baserria saioko baserritarrik eta kaletarrik gogokoenak» EITB 2021-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  3. Amalur Arbelaiz nos enseña la ermita y el voladero que tiene en su baserri de Oiartzun. (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  4. Binakako Euskal Pentatloi Saria. 2022-06-19 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  5. Hoz, Jon Ander De la. «Konfiantza giroan jositako txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  6. «Perurenako probalekua, pentatloiaren eta herri kirolen «indarberritzearen» ispilu - Astigarraga» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  7. «Arruti-Arbelaitz eta Gabirondo-Telleria, 2023ko Binakako Euskal Pentatloiko txapeldunak» EITB 2023-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  8. «Hainbat txori ditu Amalurrek eta Zuhaitzi erakutsi dizkio» EITB 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  9. «Ozentzioko ermita eta Santa Kruz apaiza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  10. «Iturriotz bisitatuko du gaur "Historias a Bocados" saioak» EITB 2020-09-25 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  11. «Amalur Arbelaitz herri kirolaria bere ibilbideaz aritu da Joseba Arguiñanorekin» EITB 2020-07-27 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  12. «Amalur Arbelaitz: 'Komentariorik gogorrenak emakumeek egin dizkigute'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  13. «2022-07-25» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  14. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).

Kanpo estekak aldatu