Amaia Egidazu
biologoa, idazlea, ilustratzailea
Amaia Egidazu Arrube (Durango, Bizkaia, 1981eko urtarrilaren 26a) biologoa, idazlea eta ilustratzailea da.
Amaia Egidazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1981eko urtarrilaren 26a (43 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, idazlea eta ilustratzailea |
2021ean Etxepare saria jaso zuen Zizur Nagusian Dorotea albumagatik.[1][2]
Biografia
aldatuLehenengo ikasketak Iurretako Maiztegi ikastetxean egin zituen, ondoren Durangoko Institutuan jarraitu zuen. Biologia ikasketak, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ingurumena eta energia berriztagarrien sektorean lan jarduera desberdinetan aritu ondoren, haurren pedagogiarekiko interesak arlo horretako formakuntzetan murgiltzera bultzatu zuen. Amatasuna eta haur txikien bidelagun lana uztartzen ditu eskola aktibo batean.
Lanak
aldatu- Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskarara itzuli eta moldatu ditu.[3]
- Dorotea Albuma idatzi eta ilustratu du.
- Poltsikorako poemak. Saroa Bikandirekin elkarlanean.[4]
Sariak
aldatu- 1999eko R.M. Azkue poesia lehiaketan hirugarren Saria jaso zen Bizitza lanagatik, Ane Egidazurekin elkar-lanean.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Etxepare saria eman diote Zizur Nagusian Amaia Egidazuri, DOROTEA albumagatik» Zizur Nagusiko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
- ↑ «Amaia Egidazu idazle durangarraren 'Dorotea' album ilustratuak Etxepare Saria eskuratu du» El Correo 2021-06-29 (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).
- ↑ Un niño hay aquí, de Tamara Chubarovsky, en euskera. (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
- ↑ «“Ikutzeko, mugitzeko, kantatzeko, apurtzeko eta zikintzeko poemak dira 'Poltsikorako poemak'” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ R.M.Azkue saria 1999. .
- ↑ Amaia Egidazuk Etxepare saria irabazi du. .
- ↑ Noticias, Diario de. «Amaia Egidazuren ‘Dorotea’ gailendu da bilduma ilustratuen Etxepare sariketan» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).