Amaia Agirresarobe

politikaria

Amaia Agirresarobe Etxeberria euskal politikaria da.

Amaia Agirresarobe

Bizkaiko Batzar Nagusiak

2011 - 2015
Barrutia: Bilbo
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alternatiba (alderdia)
Euskal Herria Bildu
Bildu
Amaiur

Alternatiba alderdiko antolakuntza idazkaria[1] eta bozeramailea izan zen. Euskal Herria Ezkerretik, ezker abertzalearen, Alternatibaren eta Eusko Alkartasunaren akordio estrategikoaren sinatzaileetako bat izan zen Alternatiba alderdia ordezkatuz[2] Gasteizko Europa Jauregian egin zen ekitaldian.

2011ko udal eta foru hauteskundeetan, Bilduren zerrendan joan zen Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai bezala, eta batzarkide izan zen 2011tik 2015era bitartean[3].

2011n Amaiur koalizioaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen[4], eta 2012an, EH Bildu koalizioaren aurkezpen ekitaldian[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Batasuna, EA y Alternatiba apoyarán la huelga general del jueves» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20110117/243514/es/Izquierda-abertzale-EA-Alternatiba-impulsaran-juntos---soberania-cambio-social «Izquierda abertzale, EA y Alternatiba impulsar�n juntos la soberan�a y el cambio social - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  3. «Juntas Generales de Bizkaia» www.jjggbizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  4. «Nace Amaiur, la mayor alianza abertzale desde la Transición» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  5. Telebista, Euskal Irrati. «'Euskal Herria Bildu', koalizio abertzalearen izen berria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).