Amaia (izena)

emakumezko izena
Amaia
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Esanahia Amaiera
Jatorria Euskalduna

Amaia emakume izena Francisco Navarro Villosladak 1879 urtean idatzi zuen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko bi pertsonaien izena da. Bata, Amaia kristaua, Lorearen, Aitorren ondorengo baten, eta Ranimiro bisigodoaren alaba; bestea, Usuaren, Aitorren beste ondorengo baten, eta Butroeko Lartaunen alaba, eleberriaren hasieran jentila, eta kristautzen denean Konstantze izena hartzen duena.

Esanahia argia da: 'amaia', 'amaiera' edo 'bukaera', bera azkenekoa baita.[1] Azken hamarkadetan maiz agertzen den emakume izena da. Esaterako, Nafarroan 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoen artean maiztasun handieneko laugarren emakume izena izan zen. [2]

Antroponimoa euskal emakume askoren izena da:

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren izendegiak: Amaia
  2. (Gaztelaniaz) Estadísticas de onomástica en Navarra, Instituto de Estadística de Navarra, 2012-07-22an kontsultatua.

Ikus, gaineraAldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.