Ama-semeak Arantzazuko kondairan

Ama-semeak Arantzazuko kondairan Salbatore Mitxelena idazle zarautztarrak idatzitako saiakera erlijio liburua da, 1951ean Aránzazu argitaletxearen bidez argitaratutakoa. Liburuak marrazkiez eta argazkiez apainduta dator. Marrazkiak Xabier Eulatek egin zituen. Azalaren marrazkia Santos Etxeberriak egin zuen. Liburuaren helburua santutegiaren historia goraipatzea da, bereziki santutegi berria egiten hasi zen unean.

Ama-semeak Arantzazuko kondairan
Datuak
Idazlea (1951)
Argitaratze-data1951ko uztailaren 31
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak263

Kapituluak

aldatu

Liburuak hitzaurrea eta hamabi kapitulu ditu:

  • I. Agerkuntza
  • II. Pakea
  • III. Antxe, Arantzazun!
  • IV. Prantzizkotarrak
  • V. Eliz-komentuak eta erreketak
  • VI. Erromeriak
  • VII. Gau-bijiliak
  • VIII. Mirariak eta mesedeak
  • IX. Mendi santuko dirdaiak
  • X. Gainbera
  • XI Koroazioa ta zaindaritza
  • XII. Gaurko Arantzazu

Hamabi kapituluekin batera eraiki behar zen basilika berriari buruzko gogoetak bildu zituen beste kapitulu batean:

  • Basilika berriari buruz

Kanpo estekak

aldatu