Altzagako artea, Gipuzkoako Altzaga udalerriaren herrigunean dagoen arte zuhaitz nabarmen bat da, Goierri eskualdean. San Migel elizaren atarian dago.

Ale honek 3,6 metroko zirkunferentzia eta 16 metroko altuer dauka, bere enborra oso lodia izanik. Bere adina 2021ean 120 urte ingurukoa zen, XIX. mendearen amaieraldekoa, eta aurrez toki berean zegoen eta 300 urtera iritsitako beste arte zahar bat ordezkatu zuen.

43°03′51.55″N 2°09′13.11″W / 43.0643194°N 2.1536417°W / 43.0643194; -2.1536417