Altostratu
Altuera ertainetako hodei-generoa. Hodei-geruza edo hodei-oihal grisaxka edo urdinxkak dira, ildaskatuak, zuntz-itxurakoak edo itxura uniformekoak
(«Altoestratu» orritik birbideratua)
Altostratuak (altostratus) erdi-mailako hodei estratiformeak dira. 2.000 eta 5.000 metro arteko garaieran eratzen dira eta 500-3000 metroko lodiera izaten dute. Gris koloreko geruza zabal uniformeak dira, apur bat ildoxkatuak, muga lausoak dituztenak. Eguzkiaren argia beira esmerilatuan zehar bezala iragaten da, lurrean itzalik sortu gabe.
![]() Altostratuak | |
Altitudea: | 2.000 eta 5.000 m artean |
---|---|
Prezipitazioa: | Altoestratu lodienek zirimiria eragin dezakete |
Laburdura: | As |
Ikurra: | ![]() |
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) The Cloud Appreciation Society: Altostratus