Altare della Patria
Altare della Patria (euskaraz Aberriaren aldarea) Erromako Venezia enparantzan dagoen monumentua da. Viktor Emanuel II.a Italiakoaren omenez eraiki zenez Monumento Nazionale a Vittorio Emanuele II edo Il Vittoriano ezizenak ere hartzen ditu.
Altare della Patria | |
---|---|
Monumento Nazionale a Vittorio Emanuele II | |
National symbols of Italy [[]] | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Italiako eskualdeak | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Erromako Rioniak | Pigna |
Koordenatuak | 41°53′41″N 12°28′59″E / 41.8947°N 12.4831°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | II. milurtekoa |
Inaugurazioa | 1911ko ekainaren 4a |
Jabea | Ministry of Culture (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giuseppe Sacconi |
Materiala(k) | Trabertinoa eta haitzurdina |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa Arkitektura eklektikoa |
Dimentsioak | 81 (![]() |
Azalera | 1.000 m² |
1 | |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 100 item (en) ![]() |
Bisitariak urtean | 1.683.070 |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza Venezia 6, 00187 Roma |
E-posta | mailto:pm-laz.vittoriano@beniculturali.it |
Telefonoa | tel:+39-06-678-3588 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuItalia bateratu zuenean Viktor Emanuel II.a Italiako errege bihurtu zen. 1871 urtean Erroma herrialdeko hiriburu izendatua izan zen eta erregea goraipatzeko monumentu handi bat egitea bproposatu zuten hiriaren erdian, Kapitolino muinoan. Erromako eraikin handiena da eta berau eraikitzeko Erdi Aroko kale eta etxeak bota behar izan ziren eta honek polemika handia sortu zuen.
Giuseppe Sacconi arkitektuak diseinatu zuen egitura eklektiko hau eta 1911 urtean inauguratu bazen ere lanak 1925 arte luzatu ziren. 1921 urtean gudari ezezagunaren hilobia inauguratu zen. Horretarako Lehen Mundu Gerran hildako soldadu identifikatugabe baten gorpua hobiratu zuten. Bertan inoiz itzaltzen ez den su garra dago.
Deskribapena
aldatuZutabe korintiarrak, iturriak, eskailera zabalak... eta eraikinaren aurrean Viktor Emanuelen eskultura dago zaldi baten gainean. Eraikinaren albo banatako sabaian kuadriga bana gidatzen duten Garaipena jainkosaren eskulturak daude.
Eraikin osoak 135 metrotako zabalera eta 70 metrotako altuera ditu, koadrigak kontutan hartuta 81 metrotako altuerara iristen da. Guztira 17.000 metro koadroko azalera hartzen du.
Eraikinaren oinarrian Italiaren bateratzearen museoa dago.
Iruditegia
aldatu-
Altare della Patria.
-
Zutabe korintiarrak.
-
Viktor Emanuel II.aren estatua.
-
Kuadriga.
-
Gudari galduaren hilobia.