Alt Vinalopó
L'Alt Vinalopó (katalanez) edo el Alto Vinalopó (espainieraz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Villena hiriburua duena. Iparraldean Costera eta Vall d'Albaida ditu, ekialdean Alcoià, hegoaldean Vinalopó Mitjà eta mendebaldean Gaztela-Mantxa eta Murtziako Eskualdea.
Alt Vinalopó | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Hiriburua | Villena |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 38°38′11″N 0°51′58″W / 38.6364°N 0.8661°W |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Mugakideak | Alcoià, Costera, Vall d'Albaida eta Vinalopó Mitjà |
Demografia | |
Biztanleria | 52.576 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
Eskualde ofizialak 7 udalerri ditu, 645 km²ko azalera du eta 2009an 54.061 biztanle zituen.
Udalerriak
aldatuUdalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Beneixama | 1.811 | 34,90 | 51,91 |
Biar | 3.723 | 98,20 | 37,92 |
el Camp de Mirra | 424 | 21,80 | 19,45 |
la Canyada de Biar | 1.231 | 19,30 | 63,72 |
Salinas/les Salines | 1.596 | 61,70 | 25,87 |
Sax/Saix | 10.054 | 63,50 | 158,33 |
Villena | 35.222 | 345,60 | 101,92 |
Historia
aldatuHistoria, hizkuntza eta kultura aldetik eskualde hetereogeneoa da. Bi udalerririk populatuenak (Villena eta Sax), gaztelar jatorrikoak dira eta 1836an besterik ez ziren sartu Alacanteko probintzian. Errekonkistaren hasieran 1240an Jakue I.a Aragoikoaren eskutik geratu bazen ere, 1244an Almizrako Itunarekin Gaztelara pasatu ziren.
Egungo eskualdeko beste herriak historikoki valentziarrak dira, haietako bat (Salinas) espainiera hiztuna eta beste guztiak (Beneixama, Biar, el Camp de Mirra eta la Canyada de Biar) katalan hiztunak. Desberdintasun historiko-linguistiko horiengatik lau udalerri hauek (Banyeres de Mariolarekin batera Vall de Biar azpieskualdea osatzen dutenak) batzuetan Alcoià eskualdean sartzen dira. Villenako la Safra etxagunean ere katalana da tokiko hizkuntza.
Beste aldetik, administrazioz Gaztela-Mantxan kokatutako Caudete/Cabdet herria historikoki valentziarra da eta gaur egun ere hala sentitzen dira biztanle asko, Alt Vinalopórekin Almansarekin bezain lotua egonik.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.