Alonso Ertzilla
Alonso Ertzilla Zuñiga[1] (Madril, 1533ko abuztuak 7 – Ocaña, 1594ko azaroak 29) espainiar poeta izan zen, euskal jatorrikoa. Haren lanik ezagunena La Araucana poema epikoa da.
Alonso Ertzilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1533ko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1594ko azaroaren 29a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza narraziozko poesia |
Bizitza
aldatuGurasoak, Orti Gartzia Ertzillako eta Leonor Zuñiga, Bermeokoak zituen. Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzari izan zen, eta haren laguntzaile joan zen Ingalaterrara eta Flandriara egin zituen bidaietan. Bohemiako erregeen zerbitzuan jarri zen ondoren. 1555-1563 urteetan Txileko konkistan parte hartu zuen. Handik itzultzean, María de Bazán emakume aberatsarekin ezkondu zen.
Txileko konkista gai hartuta, La Araucana poema epiko ospetsua ondu zuen, hiru zatitan, 1569tik 1589ra bitarteko urteetan. Araukaniarrak eta beren buruzagi Kaupolikan, konkistatzaileen kontra adore handia erakutsi zutenak, dira poema horretako benetako protagonista, obra Filipe II.a erregeari eskainia bada ere.
Kanpo estekak
aldatu- Joseba Aurkenerena: Alonso Ertzilla eta araukanoak. [1]
Monumentuak eta kalea
aldatu-
Omenezko bustoa bere abizena daraman Bilboko kalean
-
Omenezko bustoa Bermeon
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Ertzilla |