Almudena Otaola

euskal politikaria

Almudena Otaola Urkijo (Bilbo, Bizkaia, 1973ko abuztuaren 27a) Eusko Alderdi Jeltzaleko politikaria da.

Almudena Otaola


Eusko Legebiltzarkidea

2016ko urriaren 21a - 2017ko urtarrilaren 3a - Rakel Molina Pérez
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaBilbo1973ko abuztuaren 27a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Nahiz eta Bilbon jaio, bere aitaren jaioterrian, Okondon, hazi zen.

2003an zinegotzi gisa hasi zen bere herrian, Okondon, 2007tik 2015era, eta Arabako Biltzar Nagusietan prokuradorea izan zen.

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide hautatua izan zen Arabatik. 2017ko urtarrilaren 10ean legebiltzarkide akta utzi zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko kabinete zuzendari izateko. Ondorioz, Rakel Molinak hartu zuen haren legebiltzarkide akta.

2019ko apirilaren 28an, senataria aukeratu zuten Arabatik.[1]


Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) España, Senado de. «Ficha del Senador | OTAOLA URQUIJO, ALMUDENA | Senado de España» www.senado.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).

Kanpo estekak aldatu