Ireki menu nagusia

Aljerko barruti autonomoa

Aljerko barruti autonomoa (frantsesez: zone autonome d'Alger, ZAA) ALNek eta FLNek Aljeriako gerran izan zuten egitura izan zen, 1956ko abuztuaren 20an Soummamen izandako kongresuan sortzea erabaki zena eta Aljer hiriburuari baino eragiten ez ziona. Gainerako lurralde izendapenak wilaya izena hartu zuten eta sei izan ziren guztira. ZAA 1957ko urtarrilean Aljerko guduan egindako zortzi eguneko greba baino lehenago antolatu zen modu honetan: hiru lurralde banaketa, bakoitzak bere kide politiko, militar eta ekonomikoekin.

Aljerko barruti autonomoa
Terrasse casbah alger.jpg
Sorrera 1956
Herrialdea Frantzia
Buruzagiak
Komandantea Abane Ramdane
Krim Belkacem
Larbi Ben M'hidi
Yacef Saadi
Haffaf Arezki