Alizia Xanpainakoa
Alizia Xanpainakoa (Jerusalem, c. 1193 – Akre, 1246) Zipreko erregina ezkontidea izan zen 1212tik 1218ra.
Alizia Xanpainakoa | |||
---|---|---|---|
1243 - 1246 - Henrike I.a Ziprekoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jerusalem, 1193 | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Akre, 1246 (egutegi gregorianoa) (52/53 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Henrike II.a Xanpainakoa | ||
Ama | Elisabet I.a Jerusalemgoa | ||
Ezkontidea(k) | Hugo I.a Ziprekoa Bohemond V of Antioch (en) Raoul de Soissons | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Xanpaina leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregina |
Elisabet Jerusalemgoa eta Henrike II.a Xanpainakoaren alaba izan zen.
1210ean Hugo I.a Ziprekoarekin ezkondu zen. 1218an senarra hil zitzaionean, Alizia Zipreko erregeorde bihurtu zen bere seme Henrike I.a Ziprekoaren izenean, nahiz eta Filipe Ibilengoak gobernatu zuen erresuma. Xanpaia konderria bere lehengusu Tibalt I.a Nafarroakoaren aurka erreklamatu zuen, baina ez zuen Frantziako erregeen babesa lortu.
1225ean Bohemundo V.a Antiokiakoarekin ezkondu zen, baina ezkontza bertan behera geratu zen odolkidetasunagatik. Jerusalemgo erresuma aldarrikatu zuen, baina ez zuen arrakastarik izan. 1232an Zipreko erregeordetza amaitu zuen Henrike adin-nagusitasunera iritsi zenean.
1240an Raul Soissonskoarekin ezkondu zen. Alizia 1243an izendatu zuten Jerusalemgo erregeorde, Konrado II.aren izenean.