Ireki menu nagusia

Alicia Liu Xun-ai (txineraz: 劉薰愛), batzuetan Xiao Ai goitizenez ezaguna, (Taoyuang, Taiwan, 1986ko ekainaren 12a) taiwandar modelo eta telebistako pertsonaia da.

Alicia Liu
Bizitza
Jaiotza Taoyuang konderria1986ko ekainaren  12a (33 urte)
Herrialdea  Taiwan
Hezkuntza
Heziketa Taoyuan Municipal Ping Jen Senior High School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak modeloa
Pisua 48 kilogramo
Altuera 172 zentimetro

Liuri jaiotzez gizonezko sexua esleitu zioten eta Zi-hua (txineraz: 子華) izena jarri zioten. 18 urterekin sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten. Parodia telesaio batean agertzeagatik egin zen ezagun. Hala ere, 2010eko urtarrilean Liuren ikaskide ohi batek bere graduazioko argazki bat argitaratu zuen sarean, Liuren sexu-nortasuna agerian utzi nahirik. Eraso horri erantzunez, Liuk prentsaurrekoa eman zuen esanez emakume izateaz harro zegoela eta bere iraganak ez zuela inolako garrantzirik.