Aliantza Korporatiboa

Aliantza Korporatiboa izenekoa Star Warseko fikziozko unibertsoan agertzen den erakunde bat da.

Aliantza Korporatiboak bere egoitza Koorivia izeneko planetan zuen, eta erakunde honetako gorenengoko dignatarioetako bat Passel Argente zen. Aliantza Korporatiboa Sistema Independenteen Konfederakuntzarekin Klon Gerren garaian elkartu zen.

Androideei dagokienez egin zituzten ekarpenik garrantzitsuenen artean Aliantza Korporatiboko tanke droideak zeuden, marraskilo itxura duten tanke batzuk, 6 metroko luzera dutenak eta Geonosis eta Kashyyyk planetetan frogatu zirenak.

Aliantza Korporatiboak gerra galdu zuen gainontzeko alderdi separatistek bezala, eta euren buruzagiak urruneko Mustafar planetan erailak izan ziren.

Kanpo estekak aldatu