Ali Farka Toure
Ali Ibrahim "Farka" Touré (Kanau, Tonbuktu eskualdea, 1939ko urriaren 31 - Bamako, 2006ko martxoaren 7a) Maliko abeslaria eta gitarra-jotzailea izan zen. Arma etniakoa zen. Songhaiera, Fula, Bambara edo Tamasheck hizkuntzetan abesten zuen nagusiki.
Ali Farka Toure | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Timbuktu, 1939ko urriaren 31 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Bamako, 2006ko martxoaren 7a (66 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hezurretako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak |
ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikaria eta nekazaria |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Nominazioak |
ikusi
|
Genero artistikoa | bluesa |
Musika instrumentua |
gitarra ahotsa |
Diskoetxea |
World Circuit (en) ![]() |
IMDb | nm0869708 |
worldcircuit.co.uk… |
Afrikako musikaririk ezagunenetarikoa zen, batez ere blues musikarekin egindako nahasketengatik. Batzuk "John Lee Hooker afrikar"-tzat hartzen zuten. Oso ezaguna izan zen adibidez Ry Cooder AEBetako musikariarekin egindako kolaborazioa "Talking Timbuktu" diskoan.
2006ko martxoaren 7an hil zen, hezurretako minbiziak jota.
DiskografiaAldatu
- 1976 - "Farka"
- 1976 - Spécial "Biennale du Mali" (Sonafric 50020-LP)
- 1987 - "Ali Farka Touré"
- 1990 - "The River" (World Circuit)
- 1992 - "The Source" (World Circuit)
- 1994 - "Talking Timbuktu" (World Circuit)
- 1996 - "Radio Mali" (World Circuit)
- 1999 - "Niafunké" (World Circuit)
- 2004 - "Red/Green"
- 2005 - "In The Heart Of The Moon"
- 2006 - "Savane" (World Circuit WCD075 / Nonesuch 79965)
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Ali "Farka" Toure zenaren MySpace
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Frantsesez) Ali "Farka" Toure Fundazioa