Alfredo Donnay

idazle espainiarra

Alfredo Donnay Gómez (Gasteiz, 1894ko urtarrilaren 21a - Gasteiz, 1986ko martxoaren 1a), poeta eta Arabako herri-abestien konpositorea.

Alfredo Donnay

Bizitza
JaiotzaGasteiz1894ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1986ko martxoaren 1a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Iparralden eta Belgikan zuen familia-jatorria aitaren aldetik; ama, ordea, Burgoseko Busto de Bureba herrikoa zen. Gaztetan, 17 urterekin, Argentinara joan zen bi urtez, haren arreba bat bizi baitzen bertan. Handik itzuli ondoren, 1915ean Águeda Monreal-ekin ezkondu eta zazpi ume izan zituzten, lau mutil eta hiru neska. Ogibidez altzarien distira-emailea zen, baina poesia eta musikarekiko zaletasunagatik nabarmendu zen beti.

Gaztea zelarik bere militantzia anarkistarengatik nabarmendu zen, 1920an CNT sindikatuaren Gasteizko atalaren sortzaileetako bat izanik. Garai horretan, Donnay aldi berean arotz moduan eta Bilboko Solidaridad Obrera egunkarian berri-emaile moduan zebilen, Lacras Sociales errubrika idatziz. Hala ere, bere militantzia libertarioaalde alde batera utzi eta arreta guztia musika eta poesia sortzean jarri zuen. Bizitzan zehar erritmo eta doinu sinplez betetako kantutegi bat sortu zuen, arabarren herri-kantutegia handiagotuz, Arabako paisaiari buruzko konposizio sinpleekin.

1978an Gasteizko Udalak haren izena ipini zion Arriaga auzoko kale bati; lehen aldia zen horrelako zerbait gertatzen zela gasteiztar bizi batekin. Gainera, oroigarri gisa, plaka bat jarri zioten haren jaiotetxean Errioxa kalean, eta Zurbao herrian busto bat, haren abestietako bat eskaini baition. 1986an hil zen. 1993an hiriaren seme kutun izendatu zuten.

1994an, Donnayren jaiotzaren mendeurrena zela eta, El Correo, Radio COPE Vitoria eta Publicidad Masla enpresen artean Alfredo Donnay Saria sortu zuten urteko arabar onenarentzat.

Lana aldatu

Arabako herri-kantutegia osatzen duten obra musikal askoren sortzailea da Donnay; horien artean Deportivo Alavés futbol talde arabarrearen ereserkia, haren lanik ezagunena. Gasteizen eta Araban oso ezagunak diren beste abesti batzuk honako hauek dira: Del solar alavés, Los Chinos, Zurbano, Blancas como palomas, Viejo molino, Recordando, Marcha de los montañeros alaveses, etab.

Liburuak aldatu

Gehienbat kantutegiak argitaratu zituen:

  • Senderos de ilusión (1930)
  • Nuevas y viejas canciones alavesas (1942)
  • Nuevas canciones vitorianas (1960)
  • Selección de canciones (1971)
  • Senderos de ilusión (Prosa y verso) (1974)
  • Mis canciones (1977)
  • Del solar alavés (1992)

Kanpo loturak aldatu