Alfredo Arrieta Vaccaro
- Artikulu hau Alfredo Arrieta Vaccarori buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Alfredo Arrieta Vaccaro (Bella Vista, Argentina, 1891ko urriaren 18a – Buenos Aires, Argentina, 1950eko ekainaren 12a) militarra eta politikari peronista izan zen. Hiri komisionatua izan zen San Juanen (1925), Catamarcan (1927) eta Junínen (1943-1946, 1945eko aldi labur bat izan ezik). Mayor gradua zuela, Armada utzi eta Buenos Airesko senatari bihurtu zen, 1946 urtetik eta hil arte.
Alfredo Arrieta Vaccaro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bella Vista, 1891ko urriaren 18a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1950eko ekainaren 12a (58 urte) |
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra eta politikaria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Argentine Armed Forces (en) |
Gradua | maior |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Justizialista |
Bizitza
aldatu1923an ezkondu zen lehendabizikoz Maria Rossirekin. Alargundu eta gero, 1936 inguruan berriro ezkondu zen, oraingoan Elisa Duarte Ibargurenekin, Evaren ahizpa ("Evita", Juan Domingo Peronen emaztea izango zena). 1943ko iraultzari atxikia, Peron presidentearen senidea izateaz gain, haren laguntzaile gertua bihurtu zen ere.
Alfredo José Lucas Arrieta (Mayor Arrieta deituraz ere ezaguna) Alfredo Arrieta Gorrotxategiren (Madril, 1846) eta Magdalena Vaccaroren semea zen. Aitaren aldetik aiton-amonak Melchor Arrieta Otazu arkitektoa (Lezo, 1820 – Donostia, 1887) eta Lorenza Gorrotxategi Londaitzbehere (Irun, 1823 - Donostia, 1891) ziren.
Arrietaren gorpuzkia Buenos Airesko La Recoleta hilerriko Duarte familiaren hilobian dago, eta zenbait oroitzapen plaka daude hari eskainita.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) historiadejunin.com (Intendentes atala)
- (Ingelesez) Duarte familiaren hilobiaren plakak