Alexandros Mavrokordatos

Alexandros Mavrokordatos (grezieraz: Αλέξανδρος Μαυροκορδάτος; Konstantinopla, 1791ko otsailaren 11Egina, 1865eko abuztuaren 18a) greziar diplomazialari eta politikaria izan zen.

Alexandros Mavrokordatos

Greziako lehen ministro

1854 - 1855
Greziako lehen ministro

1844 - 1844
Greziako lehen ministro

1841 - 1841
Minister of Military Affairs of Greece (en) Itzuli

1833ko apirilaren 3a - 1833ko ekainaren 1a
Greziako lehen ministro

1833 - 1834
member of the National Assembly (en) Itzuli

1821 - 1822
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1791ko otsailaren 3a
Herrialdea Otomandar Inperioa  1821)
 Greziako Erresuma
Talde etnikoagreziarra
HeriotzaEgina1865eko abuztuaren 6a (74 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Familia
AitaNicolas Mavrocordat
AmaSmaragda Caradja
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMavrocordatos family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
KidetzaFiliki Eteria (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnglish Party (en) Itzuli

Find a Grave: 149571600 Edit the value on Wikidata

Familia fanariota bateko kidea zen, Konstantinoplako elite greziarrekoa. 1818an Austriar Inperioan erbesteratu zen eta Paduako Unibertsitatean ikasi zuen. Filiki Eteria elkarte sekretuko kide izan zen, eta 1821ean Moreara joan zen, Greziako Independentzia Gerra hasi zenean.

Hobekien prestatutako politikari greziarretako bat zen, eta aktiboki parte hartu zuen gobernu greziarra ezartzeko batzarretan. Epidauroren Lehen Batzarrean, 1822ko urtarrilean, Exekutiboko lehendakari hautatu zuten, eta Greziako lehen Konstituzioa idatzi zuen. Gerran arrakastaz eutsi zion Missolonghiko lehen setioari. 1823ko Argoseko Batzarrean ez zuten berriro hautatu, baina Exekutiboko idazkari nagusi kargua lortu zuen. Ingelesen jarraitzailea izan zen eta Demetrios Ypsilantis eta Theodoros Kolokotronis Errusiazaleen Alderdiaren aurka agertu zen.

Oto I. Greziakoaren erregealdian lau aldiz izan zen lehen ministro (1833-34, 1841, 1844, 1854-55). Londres, Berlin, Munich eta Konstantinoplan enbaxadore ere izan zen.