Alexandro I.a Jugoslaviakoa
Alexandro I.a Jugoslaviakoa (serbieraz: Александар I Карађорђевић, Aleksandar I Karađorđević, aleksǎːndar př̩ʋiː karad͡ʑǒːrd͡ʑeʋit͡ɕ ahoskatua; Cetinje, 1888ko abenduaren 16a – Marseilla, 1934ko urriaren 9a) Jugoslaviako erregea izan zen 1921-1934 bitartean. Petri I.aren semea, erregeorde izendatu zuten 1914an, eta Lehen Mundu Gerran aliatuen alde parte hartu zuen. 1921ean errege izendatu zuten, eta estatuko nazioen arbuioa jaso zuen, betiere aldeztu zituen serbiarrena izan ezik. 1929an diktadura ezarri zuen. Marseillan hil zuen ekintza talde armatu kroaziar batek, Barthou frantziar atzerri-ministroarekin batera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-2-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |