Alexine Tinne

Alexandrine Tinné» orritik birbideratua)

Alexandrine 'Alexine' Pieternella Françoise Tinne (Haga, 1835eko urriaren 17a - Mursuk, Erdialdeko Afrika, 1869ko abuztuaren 1a) emakume argazkilaria eta esploratzailea Saharako basamortua gurutzatzen saiatu zen lehenengo emakumea izan zen.

Alexine Tinne

Bizitza
JaiotzaHaga1835eko urriaren 17a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaFezzan eta Libia1869ko abuztuaren 1a (33 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaPhilippe Frédéric Tinne
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, argazkilaria, abenturazalea, biltzaile zientifikoa eta landare biltzailea
Alexine Tinne Henri Auguste d'Ainecy Montpezat margolariaren lan batean.

Familiako aurrekariak aldatu

Alexine Philippe Frédéric Tinneren (1772-1844) alaba zen. Ama, bestetik, Henriette van Capellen baronesa zen. Philip Tinne merkatari herbeheretar aberatsa zen; Napoleondar Gerrak bitartean Ingalaterran bizi zen baina ondoren haren herrira itzuli zen. Bigarren aldiz Henriette van Capellen-ekin ezkondu zen, hau Theodorus Frederik van Capellen amiralorde ospetsuaren alaba. Alexine aita hirurogeita hiru urte zituelarik jaio zen. Neska hamar urte zituenean hil egin zen eta Herbehereetako emakume aberatsena egin zuen. Etxean hezia izan zen eta piano menperatzen zuen.

Afrikarako bidaia aldatu

Alexine Europatik 1861ko udan atera zen. Haren asmoa Nilo Zuriaren lurraldea ezagutzea zen. 1862ko urtarrilaren 9an, bere amarekin eta izeba batekin atera zen. Khartumen denboraldi bat egin zuten eta handik Nilo Zuria igo zuten Gondokoroaino; haraino heldu ziren lehendabiziko emakume europearrak izan ziren. Baina Alexine gaixotu zen eta azaroaren 20an Khartumera itzuli behar izan ziren. 1863an, Theodor von Heuglin eta Hermann Steudnerrekin batera, lurraldean zeharreko bigarren espedizioa egin zuten; horren bitartean Alexineren ama eta Steudner hil ziren.[1] Heiotz horien kontura ezin izan zuen Europara itzuli, familiak errua aurpegiratzen baitzion.

Sahararako espedizioa eta heriotza aldatu

1869ko urtarrilean tuareg tribuak ezagutzeko saiakera egin zuen. Helburu horrekin karabana batekin Tripolitik atera zen, Txad aintziraino heltzeko asmoz. Murzuken Gustav Nachtigal esploratzaile alemaniarrarekin topo egin zuen. Biak batera basamortua gurutzatzen saiatu ziren. Zoritxarrez, abuztuaren 1an, goizaldean, Murzuketik Ghat-eko bidean, beste bi laguntzailekin batera hil egin zuten. Antza, eskoltako batzuekin adostuta, tuareg batzuek hil zituzten.

Ideologia aldatu

Alexine Tinne esklabotzaren aurka zegoen eta jarrera hau sarritan azaldu zuen. Aljerian ihes egindako esklabuentzak babes-etxea egin zuen. Azpimarratu behar da, bestetik, espedizioen helburua ez zela baidaiatzea besterik gabe. Alexandinerekin batera zientzialariak eta espezialistak zihiazten, inguru ezezagun horien informazioa biltzeko asmoz.[2] Zoritxarrez, bildutako objetu eta elementu asko, Hagan zein Liverpoolen, Bigarren Mundu Gerran galdu ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu