Alexandra Marinescu
Alexandra Marinescu (Bucarest, Errumania, 1982ko martxoaren 18a) Errumaniako gimnasta artistikoa da, bi aldiz munduko txapelduna 1995ean eta 1997an.[1][2]
Alexandra Marinescu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bukarest, 1982ko martxoaren 19a (41 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() |
Kirolari ibilbideaAldatu
1995Aldatu
1995eko Munduko Sabaeko txapelketan, taldekako urrea irabazi zuen, Txinaren (zilarra) eta Estatu Batuen (brontzea) aurretik. Taldekideak: Lavinia Milosovici, Gina Gogean, Simona Amanar, Andreea Cacovean, Claudia Presacan eta Nadia Hategan izan ziren.
1996Aldatu
Atlantan (Estatu Batuetan) egin ziren Olinpiar Jokoetan, 1996an, brontzea eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Estatu Batuen (urrea) eta Errusiaren (zilarra) atzetik.
San Juango (Puerto Rico) Munduko Txapelketan, zilarra lortu zuen oreka-habean, Dina Kochetkova errusiarraren ondoren.
1997Aldatu
Lausanako Munduko Txapelketan (1997), urrea eskuratu zuen taldekakoan, Errusia eta Txinaren aurretik. Taldekideak: Simona Amanar, Claudia Presacan, Gina Gogean, Corina Ungureanu eta Mirela Tugurlan izan ziren.