Alexander Selkirk
Alexander Selkirk (Largo, Fife, Eskozia, 1676 - itsasoa, 1721eko abenduaren 13a) itsasgizona izan zen. 1703an, William Dampierren espedizioan parte hartu zuen, baina Stradling kapitainarekin haserretu, eta Juan Fernandez uhartediko uharte batean (egungo Robinson Crusoen) utzi zuten. Han bizi izan zen, bakardadean, 1709 arte. Daniel Defoe idazlea Selkirken istorioan oinarritu zen Robinson Crusoe eleberria idazteko.
Alexander Selkirk | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lower Largo, 1676 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Cape Coast, 1721eko abenduaren 13a (44/45 urte) |
Hobiratze lekua | Cape Coast |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar horia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela |
Erreferentziak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Selkirk |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.