Ireki menu nagusia

Alexander Ptutxko (errusieraz: Алекса́ндр Луки́ч Пту́шко; Luhansk, 1900eko apirilaren 19agreg./apirilaren 6ajul. - Mosku, 1973ko martxoaren 6a) sobietar zinema zuzendaria izan zen. Animazio tridimentsionalaren aitzindaria izan zen; gai zientifikoetako filmak egin zituen fikziozkoak egin aurretik. Gulliver Berriarekin (1935, Novyj Gulliver), ordu arte ez bezalako teknikak ezagutarazi zituen grafismoan eta animazio-munduan; 1.500 txotxongiloz egindako alegoria politiko hori panpina bizidunez eginiko lehen film luzea da. Hiru koloretan eginiko lehen film sobietarra sortu zuen 1937an.

Alexander Ptutxko
Bizitza
Jaiotza Luhansk1900eko apirilaren 19a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1973ko martxoaren 6a (72 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Hezkuntza
Heziketa Plekhanov Russian Economic University
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, kameraria eta animatzailea
Enplegatzailea(k) Gerasimov Institute of Cinematography
Jasotako sariak
Kidetza Cinematographers’ Union of the USSR
Genero artistikoa Errealismo sozialista
IMDb nm0699693

FilmografiaAldatu

  • Новый Гулливер (1935)
  • Zolotoy Klyuchik (1939)
  • Каменный цветок (1946)
  • Садко (1952)
  • Илья Муромец (1956)
  • Сампо (1959)
  • Алые паруса (1961)
  • Сказка о потерянном времени (1964)
  • Сказка о царе Салтане (1966)
  • Руслан и Людмила (1972)

ErreferentziakAldatu