Alexander Grothendieck

Alexander Grothendieck (Berlin, Alemania, 1928ko martxoaren 28a - Saint-Lizier, Frantzia, 2014ko azaroaren 13a) matematikaria izan zen, geometria aljebraiko modernoa sortzeko lanetan aitzindari.[1][2] Alemanian jaioa, Grothendieckek Frantzia izan zuen heziketarako eta bizi izateko herrialde nagusia; hala ere, bere lan bizitzako zatirik handienean, aberrigabea izan zen izatez.[3]

Alexander Grothendieck
Alexander Grothendieck.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1928ko martxoaren 28a
Herrialdea  Alemaniar Inperioa  1945)
baliorik ez  (1945 -  1971)
 Frantzia  (1971 -
Bizilekua Berlin
Frantzia
Lasserre
Vendargues
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Saint-Girons2014ko azaroaren 13a (86 urte)
Familia
Aita Sascha Schapiro
Ama Hanka Grothendieck
Hezkuntza
Heziketa Montpellierreko Unibertsitatea
(1945 - 1948)
École normale supérieure
(1948 - 1949)
Nancy-Université (en) Itzuli
(1949 - 1953)
Tesi zuzendaria Laurent Schwartz
Jean Dieudonné
Doktorego ikaslea(k) Pierre René Deligne
Luc Illusie (en) Itzuli
Jean-Louis Verdier (en) Itzuli
Pierre Berthelot (en) Itzuli
Pierre Gabriel (en) Itzuli
Jean Giraud (en) Itzuli
Michel Raynaud (en) Itzuli
Michel Demazure (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
alemana
Irakaslea(k) Laurent Schwartz
Ikaslea(k) Pierre René Deligne
Luc Illusie (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
CNRS  (1950 -  1958)
Institut des hautes études scientifiques (en) Itzuli  (1959 -  1970)
Collège de France  (1970 -  1972)
University of Paris-Sud (en) Itzuli  (1972 -  1973)
Montpellierreko Unibertsitatea  (1973 -  1984)
CNRS  (1984 -  1988)
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k) Nicolas Bourbaki

BizitzaAldatu

Weimarko Alemanian jaioa, 1938an, hamar urte zituela, Frantziara joan zen, iheslari. Montpellierko Unibertsitatean aritu zen ikasten. Graduatu ondoren, Parisko École Normale Supérieurren sartu zen (1948-1949). 1949an, Nancyko Unibertsitatera joan zen, eta analisi funtzionala landu zuen han, Dieudonnérekin. Bourbaki taldeko matematikaria izan zen André Weil, Henri Cartan eta Dieudonnérekin batera, eta han aurkeztu zuen tesia, Produits tensoriels topologiques et espaces nucléaires.

1953tik 1956ra, Sao Pauloko eta Kansasko unibertsitateetan ibili zen. Urte haietan, bestelako alor batzuk hasi zen lantzen, topologia eta geometria, bereziki. Kansas utzirik, Ikerketa Zientifikorako Nazio Zentrora itzuli zen. 1959an, lanpostu bat onartu zuen Ikerketa Zientifiko Aurreratuetako Institutuan. 1966an, Fields domina jaso zuen.

Ekarpenik garrantzitsuenak geometrian, zenbakien teorian, topologian eta analisi konplexuan egin zituen Grothendieckek. Weilen zenbakien teoriaren aieruak frogatzeko baliagarria izan zen teoria bat asmatu zuen. Riemann-Roch teoremaren froga aljebraiko bat ere eman zuen. 1988an erretiratu zen; urte hartan bertan, ezetza eman zion Crafoord sariari.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Jackson, Allyn. (2004). (PDF)Notices of the American Mathematical Society 51 (10).
  2. (Ingelesez) Weber, Bruce; Rehmeyer, Julie. (2014-11-14). «Alexander Grothendieck, Math Enigma, Dies at 86» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.
  3. (Frantsesez) Cartier, Pierre. (2004). «Un pays dont on ne connaîtrait que le nom (Grothendieck et les " motifs ")» (PDF) Réel en mathématiques-psychanalyse et mathématiques. Editions Agalma . Noiz kontsultatua: 2020-05-08.