Aleksandr Bolxunov

errusiar iraupen-eskiatzailea

Aleksandr Aleksandrovitx Bolxunov (errusieraz: Александр Александрович Большунов,[1] Podyvotye, 1996ko abenduaren 31) eskiatzaile errusiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bederatzi domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban[2].

Aleksandr Bolxunov

Bizitza
JaiotzaPodyvotye (en) Itzuli1996ko abenduaren 31 (27 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Ezkontidea(k)Anna Zherebyateva (en) Itzuli  (2021 -
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
EntrenatzaileaQ48894874 Itzuli
Jasotako sariak
Graduateniente
Teniente lehena
kapitain

Instagram: san_sanych_bolshunov VK: bolshunov2015 Olympic.org: alexander-bolshunov Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Errusia eta Ukraina arteko mugatik kilometro gutxitara dagoen Podyvotye hirian jaio zen. 2014an 20 km eskiatloi probako Errusiako txapelduna izan zen gazte mailan.

2017an Munduko 23 urtez azpiko txapelketak izan ziren Park Cityn, Estatu Batuetan, eta urrezko bi domina eta zilarrezkoa eskuratu zituen[3]. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan lau domina eskuratu zituen baina ez zen txapeldun olinpikoa izan.

2019an Munduko Kopan puntan ibili zen. Distantziako atalean txapelduna izan zen[4] eta sailkapen nagusian bigarren egin zuen. Hurrengo bi denboraldietan Munduko Kopako sailkapen nagusian txapelduna izan zen[5]. Urte horietan Eski Tourra ere irabazi zuen[6]. 2019 eta 2021eko Munduko txapelketatan ere puntan ibili zen eta domina ugari eskuratu zituen, urrezkoa bakarra ordea.

2022ko Pekingo Jokoetan bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko, zilarrezkoa eta brontzezkoa[7].

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   50 km bakarka
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   4 x 10 km erreleboak
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Talde sprinta
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Bakarkako sprinta
2022 Pekin (  Txina)   30 km eskiatloia
2022 Pekin (  Txina)   50 km estilolibrea
2022 Pekin (  Txina)   4 x 10 km erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   15 km klasikoa
2022 Pekin (  Txina)   Talde sprinta
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Seefeld (  Austria)   30 km eskiatloia
2019 Seefeld (  Austria)   50 km estilo librean
2019 Seefeld (  Austria)   Talde sprinta
2019 Seefeld (  Austria)   4 x 10 km erreleboak
2021 Oberstdorf (  Alemania)   30 km eskiatloia
2021 Oberstdorf (  Alemania)   50 km klasikoa
2021 Oberstdorf (  Alemania)   4 x 10 km erreleboak
2021 Oberstdorf (  Alemania)   Talde sprinta
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Park City (Utah) (  AEB)   15 km estilo librea
2017 Park City (Utah) (  AEB)   30 km eskiatolia
2017 Park City (Utah) (  AEB)   Bakarkako sprinta
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Râsnov (  Errumania)   4 x 5 km erreleboak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu