Alegiko Talde Ezkertiar Abertzalea

Alegiko Talde Ezkertiar Abertzalea Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Alegian sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, eta Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi ez zuen plataformetako bat izan zen. Guztira, 489 boto eskuratu zituen, botoen %49,20. Horrez gain, udalerriko alkatzea lortu zuen EAJ-EA koalizioak baino zinegotzi bat gehiago lortu zuelarik.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu